Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: urtarrilak 14. Guggenheim Museoaren kudeaketeari buruzko akordioa Batzar Nagusietan azaltzeko Aldundiak berak eskatutako batzorderatze-eskea

Batzordea

Bilbon, 2014ko urtarrilaren 7an

Kultura eta Euskerako Batzordeak urtarrilaren 14an batzarra izango dau, eta bertan Josune Ariztondo Kulturako Foru Diputatuak berak eskatutako batzorderatze-eskea gauzatuko da, euskal erakundeen eta Solomon R. Guggen-heim Foundation (SRGF) erakundearen artean Gu-ggenheim Bilbao Museoa (2014-2034) kudeatzeko lortutako akordioa azaltzeko.

Beste alde batetik, Aldundiak azaldu egin beharko ditu, PP alderdiak eskatuta, Meatzaritza Museoaren eta Gallartako Concha II meategiaren inguruan (Abanto) meatzaritzaren kultura- eta ingurumen-parkeko interpretazino-zentroaren etorkizunaz martxan dagozan proiektuak eta etorkizunari begirakoak, baita likidazino bidean dagoan Babcock Power enpresearen lurretan dagozan eskultura bi —eurotako bat Ibarrolarena— apurtu edo desagertu ez daitezan, Foru Aldundiak egindakoak be.

Trapagaranetik urten barik, popularrek Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu dabe, Eusko Jaurlaritzari eskatu dakion enpresa horren “eraikin eta instalazinoak zaintzea bermatzeko”, aspaldiko partez “eten bako lapurretak eta triskantzak” eta urriaren 29an sute handia jasan dabe-ta. Popularrek uste dabe “ahalegin handia egin beharko litzatekela danon artean” enpresa horren “nabeak, bulegoak eta jantokiak mantentzeko”, ondarearen ikuspuntutik balio handikoak diralako ezkerraldearen industrializazinoan izan daben ekarpenagaitik.

Instalazino horreetatik kilometro gitxitara Zugaztietako Eskulturen Parkea dago. Beste Arauz Besteko Proposamen baten bitartez, PP alderdiak eskatu gura deutso Aldundiari eze, Eusko Jaurlaritzagaz eta Trapagaraneko Udalagaz batera, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari eskatu deiola Meatzalde Goikoa Elkartearen 2007-2014 aldiko kontuen eta ondarearen ikuskaritza egitea, baita 2007-2013 aldian Zugaztietako Eskulturen Parkea martxan jarri eta kudeatzeko jasotako dirulaguntzak justifikatzeko Aldundiari eta beste administrazinoei aurkeztutako memoria eta kontuena be.

Bere aldetik, PSE-EE alderdiak aldeztu egingo dau Batzorde horretan beste Arauz Besteko Proposamen bat, Balmasedako Udalari eskatu dakion barriro egokitu dagiala Balmasedako Horcasitas Jauregiaren edo Aduanaren Jauregiaren eraikinaren karela eta, beraz, jauregia eregi zan sasoiagaz lotuagoa egon daiten itxurea emon deiola, jauregiaren inguruagaz eta urigune historikoaren enparaukoagaz bat ez datorren osagaia izan ez daiten. XVIII. mendeko eraikin horri barriztatu egin jako oraintsu teilatua, eta sozialisten ustez teilatu barri horren karelak “erabat desitxuratzen dau” legez babestutako eraikina. PP alderdiak zuzenketa-eskea aurkeztu deutso proposamenari, Aldundiaren dirulaguntza bilatzeko asmoz. EH Bilduk, bere aldetik, beste zuzenketa-eske bat dauka aurkeztuta, Balmasedako Udalari eskatzeko “berraztertu dagiala Horcasitas Jauregia Hotel eta Hostalaritza eskola bihurtzeko proiektua”.

Lotutako artxiboak: