Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: Urtarrilak 9. Herri Lan eta Garraioetako Batzordearena izango da 2015eko lehen batzarra Batzar Nagusietan

Bizkaibus

Bilbon, 2015eko urtarrilaren 7an

Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak batzarra izango dau bariku honetan, urtarrilaren 9an. Horixe izango da Batzar Nagusiek 2015. urtean egiten daben lehen batzarra. Batzar horretan, bada, oposizinoak Itziar Garamendi Landa Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari presakotasunez egindako batzorderatze-eske bi gauzatuko dira, Bizkaibus zerbitzuaren zenbait linearen egoerari buruzko argibideak emon daizan.

Lehenik eta behin, Bizkaiko Talde Popularrak argibideak eskatzen deutsaz, badirudielako linea barrien kontzesinoak abiatu eta gero “arazo batzuk” sortu dirala Ezkerraldeko eta Nerbioi-Arratia-Durangaldeko zenbait lineatan.

Beste batzorderatze-eskearen bitartez, Socialistas Vascos Taldeak argibideak eskatzen deutsaz Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari, azaldu daian ze neurri hartuko diran Galdakao metroagaz Etxebarrin lotzen dauen lanzaderea abiarazo ostean Etxebarriko Udalak udalerriko urigunea zeharkatzeko oztopoak jarri izanari konponbidea emoteko.

Lotutako artxiboak: