Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: abenduak 23. Toki Erakundeen Finantza arrazionalizazioari eta iraunkortasunari buruzko Foru Arauaren proiektuaren eztabaidea

Bilbon, 2014ko abenduaren 18an

Batzar Nagusien Iraskunde-Batzordeak martitzenean, abenduaren 23an, ekingo deutso Bizkaiko Toki Erakundeen Finantza arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko Foru Arauaren proiektuaren eztabaideari. Foru Aldundiak Batzar Nagusietan aurkeztu dauen dokumentuak 22 zuzenketa-eske izan ditu, 17 EH Bildu batzarkide-taldearenak, 1 Socialistas Vascos taldearenak eta beste 4 Bizkaiko Talde Popularrarenak.

Foru Arauaren helburu dira Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeen finantza-iraunkortasuna indartzea, toki-araubidearen inguruko oinarrizko legeria garatzea, arrazionalizazio eta iraunkortasunari dagokionez dagozan berezitasun foralak erregulatzea eta toki-erakundeen mendeko entitateen izenak eguneratzea.

Batzordearen batzar berean lau batzorderatze-eske gauzatuko dira, danak EH Bildu taldeak aurkeztutakoak eta Unai Rementeria Lehendakaritzako foru diputatuari zuzenduak. Talde horrek azalpenak eskatzen ditu Bakio eta Alonsotegiko udalen egoera ekonomikoari buruz eta “Aldundiak onartutako jarraibide teknikoaren erespideen aplikazinoari eta emaitzei” buruz. Ganera, beste idatzi baten bitartez, eskatu egin deutsie diputatuari azaldu dagiala zer egingo dauen Aldundiak Lurralde Mugapeei buruzko 9/2012 Foru Araua aldatzeko eta zeintzuk konpromiso hartuko dituan aurrera begira Usansoloren egoereari aterabidea emoteko, azaroaren 23an egindako galdeketa “oso arrakastatsuaren” emaitzak ikusita.

Lotutako artxiboak: