Aurreko Albisteak

AGENDA: urriak 24. Garamendi Diputatuaren batzorderatzea, Bizkaibusen kontzesino barriei eta alde sozialekoakaz orain urtebete lortutako akordioei buruzko argibideak emoteko

Bizkaibus

Bilbon, 2014ko urriaren 23an

Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andrea Batzar Nagusietan batzorderatuko da eguen honetan, eta argibideak emongo ditu Bizkaibus zerbitzuaren kontzesino barrien adjudikazinoari buruz. Hori baino lehen, erantzun egin beharko deutso EH Bildu Taldeak egindako beste batzorderatze-eske bati. EH Bilduk nahi dau Diputatu andreak azalpenak emotea orain urtebete dala Bizkaibuseko alde sozialagaz izaniko negoziaketen ondorioz lortu ziran akordioen inguruan zertan aurreratu dan eta zeintzuk diran Aldundiak hartutako konpromisoak.

Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordearen batzar horretan be Bizkaiko Talde Popularrak egindako batzorderatze-eskea gauzatuko da. Popularrek eskatzen deutsie Diputatu andreari argitu daiala salgaien ikuskaritza dala-ta “zenbat ikuskapen egin diran eta, halakorik egon bada, zenbat espediente edegi diran (…) sektore barruko iruzurrezko praktikak deuseztatzea, haren barruan leialtasunik gabeko lehia bertan behera uztea” lortzearren.

Lotutako artxiboak: