Aurreko Albisteak

Batzar Nagusien Agenda: urriak 3. Amorebieta-Muxika eta Gerediaga-Elorrio ardatz-errrepideetako lanen egoerea ezagutzeko PPk aurkeztutako batzorderatze-eskeak

Bilbon, 2014ko urriaren 1an

Batzar Nagusien Herri Lan eta Garraioetako Batzordea batzarraldia hasi danetik hirugarrenez batzartuko da barikuan, urriaren 3an. Aztergaien artean dagoz Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako hiru batzorderatze-eske, Itziar Garamendi diputatu andreak azaldu dagian zein dan Amorebieta-Muxika eta Gerediaga-Elorrio ardatz-errrepideetako lanen egoerea eta zein dan bere ardurapeko Herri Lan eta Garraioetako Sailaren 2014ko aurrekontuaren egiterapen egoerea.

Batzarrean talde berberak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatuko da, zeinaren bitartez eskatu gura jakon Herri Lan eta Garraioetako Sailari “egin beharrekoak egin daizan Bilbo eta Karrantza bitarteko errepidean seinaleak jarteko, gidariak abisaturik eta txirrindulariak hobeto babestuta egon daitezan”. “Txirrindularien alkarteek” egindako eskaria jaso gura da: “asteburuetan ibilbide hori markatu egin behar da, motordun ibilgailuen gidariek kontu are handiagoa izan daien txirrindulariakaz.”

Euzko Abertzaleak taldeak (EAJ) zuzenketa-eskea aurkeztu deutso ekimen horri, uste dabelako eskaria txirrindulariek asteburuetan gehien erabilten dituen errepide guztietara zabaldu behar dala, eta ez bakarrik aitatutako udalerri biok lotzen dituen errepidetara.

Lotutako artxiboak: