Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIA GERNIKAN. Ahaldun Nagusiaren Adierazpen Orokorreko Osoko Batzarra martitzenean izango da, irailaren 30ean.

Gernika

Bilbon, 2014ko irailaren 24an

Politika orokorrari buruz urtero egiten dan Osoko Batzarra, “Ahaldun Nagusiaren Adierazpen Orokorra” deritxana, irailaren 30ean, martitzenean, izango da aurton. Holantxe izatea eskatu dau Aldundiak berak, eta eskari hori Ana Madariaga Batzar Nagusietako Lehendakari andreari jakinarazo eta gero, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzarraren eskariz, deia egingo jake 51 Batzarkideei Gernikan Osoko Batzarrean bildu eta eztabaidagai jarteko Jose Luis Bilbaok Foru Aldundiaren agintaritzan egin dauen kudeaketa, agintaldiaren azken urtea aurretik dauela eta 2015eko udabarrian izango diran udal eta foru hauteskundeak hortxe dagozala.

Batzarraren aztergai nagusia, bada, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren Adierazpen Orokorra izango da. Ahaldun Nagusiak gura dagian beste egin leike berba adierazpen horretan, eta, Araudiak agintzen dauenaren arabera, batzarkide-taldeek zenbait berbeta-txanda izango ditue Aldundiburuari erantzuteko. Batzarra zuzenean ikusi leiteke jjggbizkaia.eus webgunean sartuta.

Lotutako artxiboak: