Aurreko Albisteak

2020. URTERAKO AURREKONTUEI BURUZKO OGASUN ETA FINANTZEN BATZORDEAK AMAITU DIRA

  • Sail guztietako Aurrekontuen Proiekturako zuzenketa guztiak atzera bota ondoren, oposizioko taldeek batzordean uko egindako eta abenduaren 27ko Osoko Bilkuran behin betiko bozkatuko diren 627 aldaketak erreserbatu dituzte.

2020. urterako Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua bozkatuko eta, ziur aski, ontzat emango da, ostiralean, abenduak 27, egingo den Osoko Bilkuran. Gaur amaitu dira Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantzen Batzordetako azken hiru bilkurak. Horietan, atzera bota dira oposizioko talde guztiek Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria, Herri Administrazioa eta Erakundeen Arteko Harremanak eta Ogasun eta Finantzen Sailetako aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa partzial guztiak.

Miguel Ángel Gómez Viar Diputatua, Ibone Bengoetxea Diputatua eta José María Iruarrizaga Diputatua zuzentzen duten sailari dagokion bilkurara joan dira, non zuzenketa partzialak eztabaidatu eta bozkatu diren.

Euzko Abertzaleek eta Euskal Sozialistek banan-banan atzera bota dituzte EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta Talde Berezia / PP Bizkaia taldeek planteatutako zuzenketak. Bozketen ondoren, hiru sailetako programen aurrekontuak pixkanaka ontzat eman dira, gobernu taldea osatzen duten taldeen aldeko 9 botoekin. Bozketa gehienetan, oposizioko hiru taldeek aurka bozkatu dute, beraz, guztira, 6 boto izan dira, nahiz eta zenbait programetan (ez dute zuzenketarik aurkeztu horien aurrekontuen aurka), abstenitu egin diren.

Guztira, gaur aurrekontuei aurkeztutako 147 zuzenketa partzial atzera bota dira (42 Garraioak eta Mugikortasun Jasangarriko sailekoa, 77 Herri Administrazioa eta Erakundeen Arteko Harremanen sailekoa eta 28, berriz, Ogasun eta Finantzen sailekoa). Ogasun eta Finantza Sailaren aurrekontuari jagokon gaur arratsaldeko batzordearen saioan, Talde Bereziak / PP Bizkaiak zuzenketa-eske bi baztertu ditu, eta Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren aurrekontuen aurrean aurkeztutakoetatik atzo baztertu zana gehituta, zuzenketa-eske kopuru osoa hasierako 630etik 627ra murriztu da.

Astelehenetik, hilak 16, gaur arte egindako Ogasun eta Finantzen Batzordeko bederatzi bilkuretan, aldaketa guztiei uko egin ondoren, oposizioko taldeek hurrengo urteko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa guztiak erreserbatu dituzte, abenduaren 27an egingo den hurrengo Osoko Bilkuran, behin betirako bozkatzeko.

2020eko Aurrekontuen Proiektua parlamentu-izapidean aurkitzen da, Bizkaiko Batzar Nagusietan, urriaren 31n erregistratu zenetik. Hurrengo urterako Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren proiektu hau 8.444,3 milioi eurotan da, eta 1.286,6 milioi foru sailei dagozkie. Ziur aski, aldaketarik gabe ontzat emango dira, Eusko Abertzaleen eta Eusko Euskal Sozialisten laguntzarekin, zeintzuk Foru Ganberan gehiengoa duten: emakumezko 33 juntero eta gizonezko juntero (25 eta 8, hurrenez hurren), guztira, 51, alegia.