Aurreko Albisteak

"BATZARRETIK BATZARRERA" BISITA PROGRAMA ASTE HONETAN AMAITUKO DA

  • Bilboko egoitza eta Abellanedako Batzarretxerako bisitek, abenduaren 12an eta 15ean, itxi egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietako funtzionamendu historikoa eta gaur egungo a ezagutzeko ekimenaren lehenengo edizioa.

“Batzarretik Batzarrera” programaren lehenengo edizioak, aurreko urritik, Bizkaiko Batzar Nagusien iragana eta orainaldia ezagutzeko aukera eman dute. Hura aste honetan amaituko da. Ostegunean, abenduak 12 eta igandean, abenduak 15, programatu dira erakunde honen funtzionamendu historikoa eta egungoa ezagutzera emateko ekimen honen azken bisitak, egoitza desberdinen ateak zabalduz.

Programa bera izango da abenduaren 12an eta 15ean. “Batzarretik Batzarrera” programan, ibilbidea egingo da Bilbon dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik (Hurtado de Amezaga, 6). Egoitza horretan arte garaikide bilduma garrantzitsua ere badago. Bertan, lurralde historikoaren gobernazinoarekin erlazionautako gaiak eztabaidatzen diren Batzordeen Aretoaren buru dan Jorge Oteizaren “Guernica” brontzea azpimarratu daiteke.

Bilboko egoitza ikusi eta gero, Autobusez bidaiatuko da Sopuertaraino Abellanedako Batzarretxea bisitatzeko (Enkarterrietako Museoa). Abellanedako Batzarretxean batzen ziren Enkarterriko kontzeju eta haranetako ordezkariak, eskualdeari zegozkien arazoez eztabaidatzeko. Erdi Aroan batzarrok iskanbilatsuak izaten ziran, jende asko batzen zelako. Aro Modernoan, berriz, beste sistema bat hartu zan eta batzarretara Enkarterriko kontzeju bakoitzeko eskudun ordezkari bat baino ez zen joaten.

Enkarterriaren burujabetasunak mendeetan zehar sortu zituen tira-birak erakunde bien artean (Gernikako Batzar Nagusien eta Abellanedako Batzar Nagusien artean). Azkenik, 1801. urtean Enkarterriko kontzeju guztiak Bizkaiko Jaurerrian sartuta geratu ziren ondorio guztietarako eta Abellanedako Batzar Nagusiak ez ziren gehiagotan egin.

Doako bisitak euskeraz eta gaztelaniaz dira, Bilboko egoitzan hasiko eta amaituko dira eta daborduko eman daiteke izena 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 telefono zenbakietara deituta edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita.

Esteka honetan sakatuta ere ahal da izena eman:

https://enkarterrimuseoa.eus/home/otrasActividades_detalle.asp?idNoticia=135&idsubmenu=1&offset=1&pagDesde=12