Aurreko Albisteak

BARIKUA, APIRILAK 4. Oposizinoak batzorderatzeko eskatu deutso Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuari

Badén

Bilbon, 2014ko apirilaren 1an

Oposizinoko Batzarkide-Taldeek batzorderatzeko zenbait eskari egin izan deutsie Itziar Garamendi Landa Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatuari, bere Sailaren kudeaketari buruzko arlo batzuk azaldu dagizan. Batzorderatze-eske horreetariko hiru bariku honetan gauzatuko dira Herri Lan eta Garraioetako Batzordean.

Lehenengo eta bat, Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) jakin gura dau ea Sailak ezetariko kontrol neurririk jarriko dauen herri lanetan enpresa adjudikatario diranek agregakinen garraiolariei ordaintzeko izaten dituen atzerapenen aurka joateko.

Sozialistek egiten daben galdera baten gogotara ekarten dabe “kobratzeko epea bataz beste 210 egunekoa dala, eta badagozala zenbait kasu epe hori 350 egunekoa be izan dala”, nahiz eta Berankortasunaren aurkako uztailaren 5eko 15/2010 Legeak neurriak ezarten dituan “ordainketarako epea ez daitela izan enpresen kasuan 60 egunekoa baino gehiagokoa”.

EH Bildu Batzarkide-Taldeak aurkeztutako batzorderatze-eskean Garamendi Diputatu andreari eskatzen jako argitu dagiala Gerediaga-Elorrio autobidearen eraikuntza proiektuan zein ataletan dagoan jasota Abadiño eta Atxondo arteko mugan dagoanaren moduko hormigoi planta bat jartea.

Azkenik, oposizinoko beste Taldeak, Bizkaiko Talde Popularrak hain zuzen, beste eskari bat egin deutso Diputatu andreari, argitu dagian “zeintzuk diran baldintzak Bizkaian badenak eta alertako zeharkako bandak jarteko, aginpideduna udala izan edo Aldundia izan, eta zeintzuk diran aitatutako segurtasun-neurriok jarteko eskatu behar diran baimenak eta emon behar diran pausoak”.

Lotutako artxiboak: