Aurreko Albisteak

"Gaurko Emakumeak 2014". Sari banaketea

Abellaneda, 2014ko martiaren 6a.

Emakumezkoen Nazinoarteko Eguna izateko egun bi falta dirala, "GAURKO EMAKUMEAK 2014" sariketearen ospakizun nagusia izan da Enkarterrietako Museoan. Sopuertako Gaurko Emakumeak alkarteak urtero antolatzen dauen sariketa horretan, bada, bardintasunaren aldeko lanean nabarmendu diran Enkarterriko edo eskualde horregaz loturiko emakumeak saritzen dira. Aurton sarituak bi izan dira: bata, euren alkartekide bat, Rosario González andrea hain zuzen, Gueñeseko “Soineko” paperezko jantzien alkartean egiten dauen lanagaitik; eta bestea, Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatu andrea. Sariketa horren VIII. Edizinoaren sari-banaketa ekitaldian izan da Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria. Emakumezko sarituak zoriondu eta animatu egin ditu egunero-egunero bardintasunaren alde egin dagien, “ekarpen bakotxak, txikienak be, aurrera garoazalako”.

Aldarrikapena, autortza eta jai-giroa batzen dituan ekitaldi hau urtero egiten da, martiaren 8aren inguruan, eta Madariaga lehendakariak esan dauen moduan, bardintasunaren aldeko burrukan “balantzea giten laguntzen deusku, lortutakoez jabetzen eta, betez be, etorkizunari begiratzeko ikuspegia hartzen”. “Balantzea giten laguntzen deusku, lortutakoez jabetzen eta, betez be, etorkizunari begiratzeko ikuspegia hartzen. Etorkizun horretarako, bada, ezinbestekoa da emakumezkoen alkarteek Bizkaian egiten daben lan eskerga goraltzea, finkatzea eta bultzatzea, behar beharrezkoak diralako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bardintasuna lortuko badogu. Sopuertako “Gaurko Emakumeak” alkartea be horren erakusgarri bikaina da, esku-eskutik daroazalako aldarrikapen teorikoa eta eguneroko lan praktiko eraginkorra.

“Emakumezkoena da krisi garaiotan laguntzaren beharrizana daben taldeetariko bat; izan be emakumeok jasaten dogu langabezia tasarik handienetarikoa eta geuk jasaten dogu mendekotasun egoeran dagozan pertsonak zaindu beharraren zamarik handiena, adingabekoak dirala, adinekoak dirala edo desgaituak dirala” ganeratu dau Ana Madariaga Batzar Nagusietako Lehendakariak.

Sarituakaz eta bertaratu diran ikusle ugariakaz batera, bertan izan dira Koldo Artaraz Gueñeseko alkatea; Joseba Andoni Llaguno, Sopuertako alkatea; Irene Pardo, Nekazaritzako foru diputatu; Felisa Peral “Gaurko Emakumeak”-en alkarteburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. “Enkartadas enkantadas” antzerki taldearen saioak girotu dabe ospakizuna.