Aurreko Albisteak

Sopelana udalerriaren izena aldatzeko proposamena daroa Aldundiak Batzar Nagusietara

Sopela

Bilbon, 2013ko azaroaren 27an

Bizkaiko Foru Aldundiak martitzena Batzar Nagusietara daroa Sopelanako Udalak 2013ko otsailaren 28an izaniko Osokoan hartu eban erabagia, zeinen bitartez Udalak abiarazo egiten dituan udalerriaren izen ofiziala “Sopela” izan daiten. Proposamenagaz batera doaz Euskaltzaindiak egin beharreko txostena eta Aldundiak Bizkaiko Lurralde Mugapenei buruzko Foru Arauaren arabera emon beharreko txostena —aldeko eretxia dager txosten horrek—. Batzar Nagusien Osokoan emongo da izen aldaketearen behin-betiko onespena.

Batzordeko beste aztergai bat izango da Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztutako proposamena, Aldundiak Bilboko Athletic-eri eskatu deion San Mames Barrian “ate edegien” jardunaldiak egin dagizan eta herritarrak hori ikusteko modua izan dagien”.

Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) presaz batzorderatzeko eskatzen deutso Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiari, Edesa enpreseak hiru milioi euroko abala izatea eragotzi daben arrazoien inguruko argibideak emon dagizan.