Aurreko Albisteak

Umeentzako ekintzak Enkarterrietako Museoan

Aurten be beste behin jarriko da martxan “Bizi zure kontua” izeneko jarduerea, Bizkaiko Batzar Nagusien Enkarterrietako Museoak ahozkotasunaren tradizinoa berreskuratzeko asmatutako proiektua. Trasmizino-lan horren barruan, “Bizi zure kontua” jarduera honetan kontua tresnatzat erabiliko da 6tik 9 urtera arteko umeak kontuetara hurbiltzeko, eta hurbilketa hori era jolasgarrian bideratuko da "Las Changas" izeneko kontuaren bitartez. Jardueran umeak abenturearen partaide bihurtuko dira hartarako antolaturiko eskenatokian, dekoratu, entzutezko baliabide eta apropozko pertsonaien laguntzarekin. Umeak horren guztiorren erdian izango dira, dana ikusiz, parte hartuz, jolastuz, eritxiak emonaz, gozatuz eta, azken baten, aberastuz, Enkarterrian murgilduta eta eurentzat beren beregi prestatutako inguruaren barruan.

Umeei zuzenduriko heziketa-jarduera honetan ekintza barria jarten da martxan, gure lurraldearen lekurik ezkutuenetan ikusi leitekezan munstroak ezagutarazoteko, hain zuzen be hainbat esaunda, kondaira, ipuin eta alegiren protagonista. Baina, egia al da munstro bildurgarri horreei buruz esaten dan guztia? Zenbait artelan ikusita, izaki fantastiko horreen sekretuak erakutsiko jakez umeei, eta holakoetan ezkutatzen diran istorioak ezagutuko dabez. Ondo aztertu ondoren, sormen astistikoari ekingo deutsie, animali horreen osagaiak nahastuz izaki fantastiko barriak sortzeko eta istorio eta ipuin barriak asmatzeko. Jarduera biok ekainean burutuko dira Abellandeko Enkarterrietako Musoean. Argibide gehiago nahi izan ezkero, 94 650 44 88 telefonora jo.