Aurreko Albisteak

Agizko Batzordeak eratu egin dira

Batzorde-gelea

Bilboko egoitzan izandako eraketa-batzordea.

Batzorde bakotxean bost batzordekide Euzko Abertzaleak Taldekoak (EAb/NV) dira, hiru Socialistas Vascos Taldekoak ( SV), bi Bizkaiko Talde Popularrekoak (GPV/BTP), bat Ezker Batua – Berdeak Taldekoa (EB-B) beste bat Talde Berezikoa (TB).

Ana Madariaga andreak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, banan-banan irakurri ditu Batzordekide izateko Taldeek izendatutakoen izenak eta, ondoren, bozketak egin dira Batzordeburua, Batzordeburuordea eta Idazkaria hautatzeko.

Bozketa horreen arabera, EAb/NV Taldeak bost Batzordeburu izango ditu (Kultura eta Euskera, Ogasuna eta Finantzak, Alkartezintasunak, Iraskundea eta Araudi eta Jaurpidea), Socialistas Vascos Taldeak bi (Gizarte Ekintza eta Nekazaritza eta Ingurumena), Bizkaiko Talde Popularrak bat (Azpiegiturak, Garraioa eta Urigintza) eta EB-Berdeak Taldeak bat (Lana eta Ekonomi Sustapena).

Lotutako artxiboak: