Aurreko Albisteak

Oposizinoak, BEC-en finantza egoereari, Bakioko Udalaren zorrari eta Udalkutxako Ustebakoetarako Funtsari buruzko azalpenak eskatu deutsaz Foru Aldundiari

Bilbon, 2013ko martiaren 21ean.

Batzarretako oposizinoko hainbat taldek, José Luis Bilbaoren, Bizkaiko Aldun Nagusiaren, eta Unai Rementeriaren, Lehendakaritza Diputatuaren batzorderatzea eskatu dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzorde Instituzionalean, lehenengoak Bilbao Exhibition Centren (BEC) sortutako ekonomia-finantza egoereari buruzko informazinoa emon daian, eta bigarrenak Bakioko Udalaren zorrari eta Foru Aldundiak udalerri horri baimendutako zor baldintza barriei eta "Udalkutxaren Ustebakoen Funtsari" buruzko informazinoa emon daian.

Holan, Socialistas Vascos (PSE-EE) taldeak Foru Aldundiko arduradun nagusia Bizkaiko Batzarren aurrean agertzea eskatu dau, BEC-en egungo egoereari buruzko informazinoa emon daian, izan be, talde horren eretxiz egoera hori “muturrekoa izaten hasi dalako”, eta baita finantza egoera hori zuzentzeko dagozan planei eta neurriei buruzko informazinoa emon daian be. Talde horrek eskuetan dituan informazinoek erakusten dabenez, “maileguak amortizatzera bideratu beharreko funtsak ohiko gastua ordaintzeko erabili ahal izan dira”.

Beste alde batetik, Bildu Taldeak, Unai Rementeriaren, Lehendakaritza Diputatuaren, agerraldia eskatu dau, foru erakundeak Bakioko Udalari onartutako zorra azaldu daian eta Aldundiak hemendik aurrera ezarriko dituan kontrol neurrien barri emon daian. Koalizino abertzaleak doikuntza planaren berezitasunei buruzko azalpenak eta kostaldeko herriari jarri jakozan baldintzei buruzko azalpenak eskatu ditu.

Bizkaiko udalerri “askok” bizi daben egoera ekonomiko “larria” dala eta, uste dau “preminazkoa” dala, baita be, Foru Aldundiak 2007/0014 UDALKUTXAKO UDAL FINANTZAKETA USTEBAKOETARAKO FUNTSAK proiekturako emondako laguntzak nora bideratu diran jakitea. Talde abertzalearen esanetan, proiektu horrek 16.321.000€-ko gastuak izan ditu 2012. urteko urtarrila-zemendia epealdian.