Aurreko Albisteak

207 persona eta kolektibok alegazinoak aurkeztu ditue 2019ko Aurrekontuen Proiektuaren aurrean

Down Sindromearen eta beste adimen urritasun batzu

Atzo bukatu zan herritarren banakako edo taldeko alegazinoak aurkezteko epea, eta 207 herritarrek, kolektibok, alkartek eta GKEk alegazinoak aurkeztu ditue aurton 2019ko Aurrekontuen Proiektuaren aurrean, oso arazo bereziei erantzuteko edo hainbat gaitan Aldundiaren esku-hartzea eskatzeko.

Gaiak dirala eta, erregistrautako alegazino guztiak ia hamar gairen inguruan laburbildu daitekez. Ranking horretan azpimarratzekoa da 165 personak eta kolektibok sinatu daben alegazinoa, 60.000 euro bideratzeko Down Sindromearen eta beste adimen urritasun batzuen Euskadiko Fundazinoaren (DSEF-FSDPV) Prestakuntza Programara.

Horren ostean, Errekaldeko saihesbidearen eraikuntzagaz eta Errekaldetik igaroten dan A8ko bide-zubia eraisteagaz erlazionautako 34 alegazino dagoz; horreetako batzuk, “Errekaldetik igarotean A8a lur azpian sartzea” be aitatzen dabe, bide-zubia egin beharrean. Gehienek, obra horreen kostua 152 milioi eurotan baloretan dabe, baina beste alegazino batzuetan kostua 50 milioira murrizten da, eta baita 20 milioira be. Jarduketa horri aurre egin ahal izateko, proposamena aurkeztu dabenek adierazo dabe Errekaldeko saihesbidea finantzetako murriztu beharko litzateken gastua Supersur izenekoaren luzapena dala.

Alegazinoren batek, Supersur izenekoaren luzapena bertan behera iztea proponiduten dau, “babestutako gune naturalaren suntsiketea” saihesteko eta, bere eretxiz, “oso gitxi erabilten dan eta diru galerak eragiten dituan scalextric bat luzatzea” baino ez dalako.

Beste alde batetik, Batzar Nagusiek, Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko sailaren aurrekontua handitzea eskatzen daben alegazino bi erregistrau ditue, baina zenbatekoa zehaztu barik. Bizkaiko Basozainak alkartearen eretxiz, hazkunde hori beharrezkoa da, beste gauza batzuen artean, Basozainen lan taldea handitzeko, Peoien eta Arduradunen lan taldea handitzeko, ibilgailuen flotea barriztetako, jantziak barriztetako edo behar egiteko materiala eskuratzeko.

Norbanakoen alegazinoei jagokenez, Bizkaiko herritar batentzat beharrezkoa da “iraunkortasuneko sailaren aurrekontua handitzea, bioaniztasuna, basoen hobekuntzea eta naturaren babesa” behar dan moduan bultzatzeko. Gehitu dauenez, “aurrekontua %15 murriztu jakon saila izateak, Aldundiak bioaniztasunaren, naturaren babesaren eta etorkizuneko belaunaldien aurrean daukan interes faltea erakusten dau” eta, aldi berean, ganerako sailen aurrekontuak murriztea proponiduten dau, “diru bilketan inoizko markak gainditu diran urtean iraunkortasuneko sailaren aurrekontuak behera egitea aluzinagarria iruditzen jatelako”.

Beste alde batetik, Foru Aldundiko eta Erakunde Autonomoetako Enpresa Batzordeak aurkeztu dauen alegazinoa azpimarratu behar da, GUFEko Egoitza Harrera Unidadean (E.H.U.-U.A.R.) administrari postu bi eta lau teknikari gehitzeko. Euren dokumentuan, hori justifiketako, “unidadeak daukan larregizko lan kargea eta oso kasu sentsibleen metaketea ikusita, beharrezkoa da behargin gehiago hartzea atoan” esaten dabe. Alegazino horren zenbatekoa 250.000 euro ingurutan baloretan da.

BESTE ALEGAZINO BATZUK

Herritarrek kulturagaz eta azpiegiturakaz erlazionautako alegazinoak be aurkeztu ditue. Persona bik Euskadiko Meatzaritzaren Museoaren kanpoaldeko urbanizazinorako alegazinoak aurkeztu ditue. Biek be, Gallartako Museoan pieza handiak jasoko dituan kanpoko erakusketea instaletako eta aparkalekua egokitzeko 45.000 euro bideratzea iradokiten dabe.

Beste alde batetik, Karrantza Naturala alkarteak alegazino bi aurkeztu ditu. Lehenengoa 150.000 eurokoa da, animaliak jasoten dituan El Karpin zentrorako. Zuzkidura hori atarateko, taldeak “ordezkaritzako, publizidadeko eta Supersurreko gastuak” murriztea planteetan dau. Karrantza Naturala alkarteak beste alegazino bat be aurkeztu dau, zenbateko ekonomikoa zehaztu barik, Karrantzan ur zikinak arazteko estazinoa martxan jarteko eta BI 360 foru errepidean espaloiak eregiteko.

AURREKONTUEN GAINEKO EZTABAIDE EGUTEGIA

Aurrekontuen gaineko eztabaidea, prozesua urtea bukatu aurretik amaitu daiten dago antolatuta. Herritarren banakako edo taldeko alegazinoak aurkezteko epea bukatu ostean, Batzar Nagusietako Mahaiak epea zabalduko dau batzarretako sei taldeek (Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Euskal Sozialistak, Podemos Bizkaia, Bizkaiko Talde Popularra eta Talde Mistoa) aurrekontuen aurreko zuzenketa-eskeak aurkeztu daiezan.

Fundación Síndrome Down y otras discapacidades intelectuales del País Vasco (FSDPV). Jatorrizko testuari aurkeztu beharreko zuzenketa-eskeak aurkeztu eta gero, Bizkaiko Batzarrek aztertuko ditue, lehenengo osoko saioa deitu aurretik. Saio hori abenduaren 12an izango da, eta bertan testu osoaren aurrean aurkeztu diran zuzenketa-eskeak eztabaidatuko dira lehenengo. Osoko bilkura horren ostean, beharrezkoa bada, zuzenketa-eske partzialak batzordean eztabaidatuko dira. Eta batzarretako izapidetzea hilebete horren bukaeran amaituko litzateke, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske partzialak aztertuko dituan beste osoko bilkura bategaz.