Aurreko Albisteak

Carmusa enpresea saritua izan da Enkarterri Hoberantz sariaren IX. edizinoan, Abellanedan egindako ekitaldian

Abellaneda

Abellanedan, 2013ko martiaren 14n

Enkarterri Mankomunitateak eta Sopuertako San Viator Zentroak antolatutako Enkarterri Hoberantz Saria jaso dau Carmusa enpreseak (Gordexola). Eskualdearen aldeko ahaleginak batu gura dira sari horren bitartez, enpresek garapenerako egiten dabezanak eta enpleguaren eta, beste gauza batzuen artean, kalidadearen, barrikuntza teknologikoaren eta eten bako heziketearen alde egiten daben lana autortzeko. Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, Ana Madariaga, mahaiburu izan da Enkarterrietako Museoan egin dan ekitaldian.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Abellanedako Batzarretxea, eraikin historikoa nonbait, laga deutsie antolatzaileei ekitaldia egin ahal izateko. Ana Madariagak esan dau “Museoak beti egon gura izan dauela eskualdearen errealidadeari oso lotuta”. “Enkarterriaren kultureagaz eta gizarteagaz zerikusia daukien ekitaldiak gure egoitza honetan hartzea gure egin beharren artean dago, eta gustura egiten dogu egin be”. Enkarterri Hoberantz sariak “Enkarterrirako etorkizun hobearen aldeko apostua” dirala esan dau Madariagak bertaratutakoak agurtzerakoan, “Enkarterriko enpresek ondo egindako lanaren autormena” diralako.

Sariketa horretako laguntzaile dira Bizkaiko Foru Aldundia, Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Bilboko Merkataritza Ganbera. Ekitaldian erakundeon ordezkariak izan dira, besteak beste Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko foru diputatua; San Viator Zentroko zuzendaria, Luciano Cearsolo; Sopuertako alkatea, Joseba Andoni Llaguno; Enkarterriko Mankomunikateko lehendakaria , Rubén Edesa; eta Mario Fernández Kutxabankeko lehendakaria. Azken horrek “Euskal ekonomiaren egoerea eta aurreikuspenak” izeneko hitzaldia emon dau.

Saria urtero banatzen da eta aurreko urteetan ondorengo enpresek jaso dabe: Lombera (Karrantza), Laenk (Gordexola), Talleres Fabio Murga (Balmaseda), Muebles Vizcaya (Gueñes), Muebles El Paraíso (Zalla), Trameinsa (Balmaseda), Thyssenkrupp Bilstein Ibérica (Alonsotegi) eta Urbegi (Balmaseda).