Aurreko Albisteak

Ekitaldiak Emakumearen Nazioarteko Eguna dala-eta

Foro Mujeres

Abellanedako ekitaldia

Bilbon, 2013ko martiaren 7an

Bizkaiko Foru Aldundiak Emakumeen Foroko ordezkaritzea batu dau, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Pilar Ardanza, Miren Josune Ariztondo, Itziar Garamendi eta Irene Pardo Foru Diputatuek, Unai Rementeria Presidentziako Foru Diputatuak eta Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenteak, bisita egin dabe Foru Aldundiko Liburutegira, beste hogeta hamar emakume ingurugaz. Ekitaldiaren helburu nagusia “emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna aldarrikatzea” izan da, eta horretarako liburutegia aukeratu da, “kultura, emakumearen gero eta parte hartze handiagoaren adibide garbienetakoa dalako”. Arratsaldean, Madariagak, Sopuertako Gaurko Emakumeak alkarteak emoten dituan “Gaurko Emakumeak 2013” sarien banaketa ekitaldian hartu dau parte. Ekitaldi horretan, Irene Pardok, Nekazaritzako Foru Diputatuak, emakumeen eskubideen aldeko burrukan egindako beharra autortu da.


“GAURKO EMAKUMEAK 2013” SARIEN BANAKETEA

Sopuertako Gaurko Emakumeak alkarteak gaur, Emakumezkoen nazinoarteko Egunaren bezperan, "GAURKO EMAKUMEAK 2013" sariaren banaketea egin dau Enkarterrietako Museoan (Abellanedako Batzarretxean) egindako ekitaldian. Alkarte horrek aintzat hartu dau Enkarterriko hiru emakumezkok egindako lana emakumezkoen eskubideen alde. Emakumeok dira, bada, María Rosario Ureta, alkartekiderik beteranoena izateagaitik, Ana María Llaguno, Zallako kipula gorria iraunarazoteko egindako lanagaitik eta Irene Pardo Nekazaritzako Foru Diputatua, lehen sektorean erakundeetatik egindako lanagaitik.

Sariketearen VII. edizinoa izan da gaurkoa. Enkarterrietako Museoan (Abellanedako Batzarretxean) bildu dira Joseba Andoni Llaguno Sopuertako Alkatea, Nagore Orella Gaurko Emakumeaken Alkarteburua, Izaskun Landaida Emakundeko Presidentea eta Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Diputatua, baita sarituak eta ikusle asko be.

Ana Madariagari egokitu jako “lagun ona” dauen Irene Pardori saria emotea. Ana Madariagak esan dau Irene “emakumezko oso langilea, kunplidua eta hurkoa dala ... konpromiso handikoa Enkarterrigaz, Bizkaiagaz eta Euskadigaz, landa arloagaz eta batez be emakumezkoen eskubideen eremuan aurrera egiteagaz”.

Batzar Nagusietako Lehendakariak azpimarratu egin dau eze bardintasunaren arloan oraindik egiteko asko dagoala, baina ahaleginak egin behar doguzala botila erdi beterik ikusteko”. Azken hamarkadetan arlo horretan izaniko aurrerakadearen adibidea emoteko, hurrengoa esan dau: “1979. urtean, Francoren garaien ostean, Batzar Nagusiak berreskuratu genduzanean, batzarkideen %4,4 besterik ez ziran emakumezkoak ... Gaur egun %47ra heldu gara Bizkaiko legebatzarrean”

Madariaga andreak ganeratu dauenez, “oraindik orain badago non ekin … benetako buruzagitzak politikan, enpresan edo hedabideetan oraindik gizonezkoen eskuetan dagoz-eta”.