Aurreko Albisteak

Bizkaian aquarium ozeanografiko handia jarteko aukerea Foru Aldundiak aztertzea eskatzen dau Bizkaiko Talde Popularrak

Goizeko 9:00etan hasita, barikuan, ekainaren 29an, batzartuko dan Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordeak aztertu egingo dau Bizkaiko Talde Popularrak aurkezturik Bizkaian aquarium ozeanografiko handia jarteko aukerea Foru Aldundiak aztertzea eskatzen dauen Arauz Besteko Proposamena. Bizkaiko Talde Popularrak gura du Batzar Nagusiek aldeko botoa emotea Aldundiak aukera hori aztertzea planteatzen dauen ekimenari, Popularren aburuz “leku horretara turismo asko eroango leukelako”.

Talde horrek uste dau “Eusko Jaurlaritzak ez eze, Euskal Herriko Unibertsitateak eta gure lurraldean lan egiten daben alkarte zientifikoek be parte hartzea” komeniko litzatekela, “proiektuak ez leukealako bakarrik izan behar zabaldunde izaerakoa, ikerketarako eta izaera zientifikoa be izan beharko leuke eta”. Hor zenbait azpiegitura egongo litzatekez, esaterako itsas ugaztunak eta izurdeak ikusi ahal izateko lekuak, museo espezializatua, ikertzaileentzako gelak, liburutegia eta ostalaritzarako lekua, besteak beste.

Era berean, Bizkaiko Talde Popularrak beste Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu dau eskatzeko Foru Aldundiak partu hartu dagiala klima aldaketearen eraginak aztertzeko eta eraginok prebenitu, arindu edo zuzentzeko enparauko administrazinoek abiaturik dituen foro eta ekimenetan. Ekimen horren abiaburu izan da AZTI-Tecnaliak oraintsu egindako txosten bat, non “laburtu” egiten dan Euskal Herrirako aurreikusitako klima aldaketeaz dagoan informazinoa. Txosten horren ondorenen artean dago, esaterako zientzilariek dinoela itsasoaren mailak XXI. mendean 29-49 cm igongo dauela.

Azkenik, Bizkaiko Talde Popularrak gura dau Batzar Nagusiek aldeztu egin dagiela baliabideak eraginkortasunez erabili dagiazan Europa baten alde Europako Parlamentuak ataratako Erabagi-Proposamena, “EBaren hazkunde ekonomikoa suspertzen eta ingurumena babesten laguntzeko. Akordio horren barruan be, berretsi egiten da, batetik, berreskuratu daitekezan materialak birziklatzea teknikoki eta ekonomikoki egingarria dan guztietan eta, bestetik, osterantzeko uri hondakinak tratatu eta balorizatzea”, Popularren aburuz neurriok bat datoz-eta urteak dirala Bizkaian uri-hondakinen arloan aplikatzen diran neurriakaz.