Aurreko Albisteak

Foru Aldundiak Foru erakundeetan lanpostu publikoak mantendu daizan ekimena aurkeztu dabe batera Socialistas Vascos Taldeak eta Bildu Taldeak

Adinekoentzako egoitza

Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde-Batzordea martitzenean, ekainaren 12an, eguerdiko 12:30etan hasita, batzartuko da eta, besteak beste, eztabaidagai izango da Socialistas Vascos Taldeak eta Bildu Taldeak batera aurkeztu daben proposamena “oinarrizko zerbitzu publikoak eta enplegu publikoa mantendu daitezan”. Talde biek nahi dabe lan hartu-emonetan normaltasuna berreskuratzea Aldundian zein bere mendeko erakunde publikoetan, esaterako GUFEn. Horretarako, bada, Arauz Besteko Proposamena aurkeztu dabe eskatzeko “amaitutzat jo dagizala inposaketa-politikak, eta bermeak jarri dagizala foru sektore publikoko langileen erosahalmena berreskuratzeko”

Bildu Taldeak eta Socialistas Vascos Taldeak beste Talderen baten (Euzko Abertzaleak Taldearena edo Bizkaiko Talde Popularrarena) aldeko boto beharko dabe, baldin eta aurrera atara gura badabe euren proposamena. Proposamen horren bitartez lortu gura dabe Aldundiak egindako gastu murrizketek eraginik ez izatea larrialdietako zerbitzuen eta GUFEk emoten dituan gizarte zerbitzuen arloan. Horretarako, bada, eskatu egiten deutsie Aldundiari GUFEren konbenio barriaren negoziaketea desblokeatzea.

Foru Aldundiaren Jaurtze-Batzarraren batzar-agiriak
Gai-zerrendako beste aztergaietariko bat izango da Foru Aldundiaren Jaurtze-Batzarraren batzar-agiriak Batzar Nagusietara heldu artean igaroten dan denporeari buruzkoa. Talde batzuk luzeegi deritxe Aldundiaren Jaurtze-Batzarraren batzar-agiriak Batzar Nagusietara heldu arte igaroten dan denporeari. Bizkaiko Talde Popularraren aburuz, batzar-agiriok onartu eta biharamonean bialdu behar litzatekez, eta Euzko Abertzaleak Taldearen aburuz, “behar den arintasun eta gaurkotasunez bidali” behar litzatekez, “aste betetik gorako epea igaro barik”.


Gernika-Lumoko osasun zentroa zabaltzea
Gai-zerrendako laugarren aztergaia Euzko Abertzaleak Taldearen eskutik dator. Horren bitartez eskatzen da Gernika-Lumoko Bereizmen Handiko Zentroa “berehala irekitzea, Busturialde eta Lea Artibai eskualdeetan medikuntza espezialitate batzuetako osasun zerbitzua emateko helburuarekin”, izan be hedabideen bitartez jakin da-ta urte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran edegiko dala. Ekimenak Bildu Taldearen zuzenketa-eske bat izan dau, gaixoen egonaldietarako zein larrialdiko zerbitzuen artapena bermatzeko 70 ohe jarri daitezan.

Aldundiaren eta Arkauteren arteko lankidetza-hitzarmena

Era berean, Batzordeko aztergai izango da Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena “Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamenduko Zerbitzuko langileen prestakuntzan, trebakuntza eta perfekzionamendu profesionalerako jarduerak garatuz Zerbitzuon prestakuntza profesionala indartu eta hobetzeko, beren zereginak eta sinatzaileen artean adosten diren ekintzak eraginkortasunez gauzatu daitezen.”