Aurreko Albisteak

Aitor Torre izango da Bildu Batzarkide-Taldearen hirugarren Taldeburuordea

Bildu Taldeak idatzi bat aurkeztu deutso —Talde horretako Batzarkide guztiek izenpetutakoa— Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiari, esanez aurrerantzean Aitor Torre jaunak jarduera nagusia Batzar Nagusietakoa izango dauela eta Bizkaiko Legebatzarrean bigarren indar politikoaren hirugarren Taldeburuorde izango dala Busturia-Uribe barrutitik hautatutako Batzarkide hori.

Aitor Torre jarduera nagusiko Batzarkide izango da Idoye Erraztiren ordez. Errazti andrea gaur egun Batzar Nagusietako Kultura eta Euskerako Batzordeko Batzordeburu, Alkarrezintasunetarako Batzordeko Batzordeburuorde eta Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordeko eta Araudi eta Jaurpide Batzordeko batzordekide da. Lehen aitatutako aldaketea datorren uztailaren 1etik aurrera izango da.

Aldaketa-eskabidea maiatzaren 31n aurkeztu zan Bazar Nagusietan, orain arte Bildu Taldeko Taldeburu izan dan Zuriñe Gaintza andreak karguari uko egin izana ezagutu eta aste bete batzuk geroago. Bere ordez, Irune Soto arituko da Taldeburu lanetan irailaren 1etik aurrera.