Aurreko Albisteak

Maiatzaren 17an, eguenean, izandako Herri Lan eta Garraioetako Batzordean izandako bozketak

Herri Lan eta Garraioetako Batzordea

Itziar Garamendi Foru Diputatua Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordean izan da gaur goizean, Bizkaian bidaiarien garraiorako txartel bakarra ezarteari buruz Bildu Taldeak aurkeztutako batzorderatzeari erantzuteko. Saio berean Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bi onartu dira, bata Barik ikutu bako bidaia-txartelari buruzkoa eta bestea Txorierriko Igarobidearen zorua konpontzeari buruzkoa.


Barik euskarriaren kostua itzultzeko makinak
Lehenengo Arauz Besteko Proposamenari jagokonez, onartu egin da Bildu, Socialistas Vascos eta Bizkaiko Talde Popularren aldeko botoakaz eta Euzko Abertzaleak Taldearen abstentzinoagaz. Horrek esan gura dau Batzar Nagusiek eskatu egingo deutsiela “Garraioen Partzuergoari eze egin beharrekoak egin dagizala Barik txartelaren erabileragaz hasiko diran garraio-operadore guztiek izan dagiezan euskarria itzultzeagaitik dirua berreskuratzeko makinak“. Bertan aitatzen dira onuradun moduan “noizean behineko erabiltzaileak edo turistak”.

Txorierriko Igarobidearen zorua
Ondoren, Batzordeak ahobatez onartu dau Talde Popularraren beste proposamen bat, Aldundiari eskatzeko Txorierriko Igarobidearen zorua konpondu dagiala “zorua nabarmen hondatu dalako Igarobidean”, batez be bertatik dabilen trafiko astuna asko hazi dalako.


Batzar berean Bizkaiko Talde Popularraren ahozko erantzun-eske bi izan ditu Itziar Garamendik, bata Egirleta gainako errepidea bikoizteari buruzkoa eta, bestea, Zugaztieta eta Abando lotuko dituan autobus elektrikoari buruzkoa.