Aurreko Albisteak

Herri Lan eta Garraioetako Diputatu andrea batzorderatuko da, bidaiarien garraiorako txartel bakarra ezarteari buruzko informazinoa emoteko

Metroko txartel-egiaztagailuak

Maiatzaren 17an, Itziar Garamendi Diputatu andrea batzorderatuko da Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordean, Bildu Taldearen eskariz, hain zuzen be informazinoa emoteko Bizkaian bidaiarien garraiorako txartel bakarra ezarteari buruz. Batzorde horretan bertan Talde Popularrak egin deutsazan ahozko erantzun-eske biri be erantzun beharko deutse, bata Egirleta gainako errepidea bikoizteari buruzkoa eta, bestea, Zugaztieta eta Abando lotuko dituan autobus elektrikoari buruzkoa.

Batzordearen bilerea goizeko 9:30etan hasiko da, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bigaz amaituko da batzarra. Proposamen horreetariko lehenengoan nahi da Batzar Nagusiek Garraioen Partzuergoari eskatzea “egin beharrekoak egin dagizala Barik txartelaren erabilereagaz hasiko diran garraio-operadore guztiak izan dagiezan euskarria itzultzeagaitik dirua berreskuratzeko makinak”. Horren onuradun izango litzatekez “noizean behineko erabiltzaileak edo turistak”. Proposamen horri zuzenketa-eske bat aurkeztu deutso Socialistas Vascos Taldeak, txartelaren erabiltzaileek “...itzuli ahal izan dagien dirua euskarria erosi zan leku berean”.

Batzordean eztabaidatuko dan azken Proposamenaren bitartez Bizkaiko Talde Popularrak gura dau Batzar Nagusiek Aldundiari eskatzea “hobatu dagiala Txorierriko Igarobidearen zorua”, Talde Popularraren aburuz “zorua nabarmen hondatu dalako” trafiko astuna asko gehitu da eta.