Aurreko Albisteak

Domekan ospatzen da deiadar-mendien eguna Solluben

Logoa

Logotipoaren diseinua

Batzar Nagusiak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zala-ta 2004. urtean hasitako ohitureari eutsi eta Bizkaiko Batzar Nagusiek aurton be “Deiadar-Mendien igoerea” antolatu dabe datorren domekarako, maiatzak 13. Aurton Sollube mendian izango da ospakizuna. Sollubegaz batera Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Oiz dira bost Deiadar-Mendiak, antxina mendion tontorretatik adar hotsagaz egiten zan-eta Gernikako Batzar Nagusirako deia. Urtean behin horreetariko mendi baten egiten da ospakizuna eta aurtengoa bederatzigarren edizinoa izango da.

Mendi igoera hori Batzar Nagusiek alkarlanean antolatzen dabe bost mendi-taldegaz (Balmaseda, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira). Igoerarako Bermeoko Talaska plazan batuko dira mendizaleak goizeko 9:30etan, eta tontorrerantz abiatuko dira, eguerdiko 12:00ak inguruan heldu eta 686 metro dituan tontorretik bertatik Batzar Nagusirako deiadarra joteko, Erdi Aroan egiten zan moduan.

Deiadar-egunetarako beren-beregi egindako adar berezia joko da, urte bakotxean Deiadar-Mendi baten joten dana. Adarra jo eta gero, oparitxua emongo jake parte hartu daben mendizaleei. Giroa alaitzeko musikea eta dantzak egongo dira.

Igazko edizinoan (argazkia doa honegaz batera) Deiadar-Mendien egunerako Bizkaiko Batzar Nagusiek egindako deiari erantzun eta bostehun lagun inguru batu ziran Kolitzaren tontorrean, Deiadar-Mendietarako igoerea daborduko ibilbide klasiko bihurtu da-ta Bizkaiko mendizaleentzat.

Lotutako artxiboak: