Aurreko Albisteak

Hondakinen kudeaketarako Gipuzkoagazko hitzarmenaz argibideak emoteko Ingurumeneko Foru Diputatu jaunaren batzorderatzea

Iosu Madariaga, Ingurumeneko Foru Diputatua, Batzar Nagusietako Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordean izan da maiatzaren 4an uri-hondakinen kudeaketarako Gipuzkoako Hondakin Partzuergoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean izenpetutako hitzarmenaren inguruan argibideak emoteko Bildu Taldeak eskatuta. Zehatz-mehatz, hitzarmena luzatzeko eskariari erantzun ofizialia zein izango dan Batzar Nagusietan argitzeko eskatu dau Bilduk.

Batzorderatzeko presazko eskaria apirilaren 19an aurkeztu eban Bildu Taldeak eta zenbait galdera egiten ziran bertan gai horren inguruan, batzorderatzean erantzun beharrekoak. Idatzian hurrengoa esaten eban Bilduk: “uneotan premiazko gai bat da eta ezinbestekoa da Bizkaiko lngurumen Diputatuaren iritzia jasotzea, berari baitagokio hitzarmena bera sinatzea eta hain gai garrantzitsuan batzarkide talde ezberdinek Foru Aldundiaren iritzia ezagutzea ezinbestekoa dela dakusagu.”