Aurreko Albisteak

Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuaren batzorderatzea, enplegua bultzatzeko Eusko Jaurlaritzagaz izenpetutako hitzarmenari buruz eta INAMA enpresarekin burutzen ari diren kudeaketei buruz.

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea

Gaur, maiatzak 2, Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordera etorri da Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jauna, Bildu Batzarkide-Taldearen eskariz argibideak emoteko, batetik Bizkaian enplegua bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean izenpetutako hitzarmenaren datuei buruz eta, bestetik, INAMA enpresarekin Ekonomia Sustatzeko Sailetik burutzen ari diran kudeaketei buruz, enpresa horrek Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu dauelako eta ia 150 langileri eragingo deutsielako.

Gueñeseko Konecta BTOren langileen egoerea
Eguerdiko 13:00etan hasi dan Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak, Diputatu jaunaren batzorderatzeak eta gero, beste Arauz Besteko Proposamen bi aztertu ditu Gueñeseko Konecta BTOren langileen egoereari buruz, bata, Bildu Taldeak aurkeztutakoa eta, bestea, Socialistas Vascos Taldeak aurkezturikoa, azken horrek Euzko Abertzaleak Taldeak aurkeztutako zuzenketa-eskea dauka. Arauz Besteko Proposamen biak onartu dira: Bildu Taldeak aurkeztutakoak aldeko 9 boto izan ditu ( Euzko Abertzaleak Taldearenak eta Bildu Taldearenak), aurkako boto 2 (Bizkaiko Talde Popularrarenak) eta abatentzino 2 (Socialistas Vascos Taldearenak). Socialistas Vascos Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamenak aldeko 11 boto izan ditu (Euzko Abertzaleak, Bildu eta Socialistas Vascos Taldeenak) eta aurkako boto 2 (Bizkaiko Talde Popularrarenak).