Aurreko Albisteak

Maiatzaren 3an, bihar, izango dan Osoko Batzarrak 18 aztergai izango ditu

Osoko Batzar baten

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaritzak Osoko Batzarra deitu dau biharko. Goizeko 9etan hasiko da eta urteko laugarrena izango da eta luzeenetarikoa be, Gai-Zerrendeak 18 aztergai ditu eta. Erakundearen web-gunearen (www.jjggbizkaia.eus) bitartez zuzenean ikusi ahal izango da 4 Itaun, 3 Mozino, 5 Ahozko Erantzun-Eske eta 6 Arauz Besteko Proposamenen inguruko eztabaidea.

Osokoa lau Itaunegaz hasiko da. Bi Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztu ditu. Horreetariko lehenengoa Ahaldun Nagusiari zuzendurik dago; Bizkaiko Talde Popularrak salatu egiten dau Ahaldun Nagusiak “Espainia markea behin eta barriro” aitatzen dauela “norberaren erantzukizuna saihesteko”. Bigarren Itauna Iosu Madariaga Ingurumeneko Foru Diputatu jaunari zuzendurik dago eta “Bizkaiko Sare Hidrometeorologikoaren egoereari, operatibitateari eta benetako amaiereari buruz eta Getxoko Gobelas, Fadura eta Bolue ibaien arroetan sareak dauen egoereari buruz” galdetzen jako.

Socialistas Vascos Taldearen da Gai-Zerrendako hirugarren Itauna. Talde horrek Ahaldun Nagusiari itaundu egiten deutso “Foru Ogasunak berak isilpekotzat jotako datuak izan arren, Petronorren 2 Birfin¬degiaren FCC unidadearen gel¬dialdiagaitik 30 milioi euro gitxiagoko diru-bilketea izango dala iragarteko Ahaldun Nagusiak publikoki egindako adierazpenei buruz”.

Azken Itauna Euzko Abertzaleak Taldeak Lehendakaritzako Foru Diputatuari zuzendurik dago, argibideak emon dagizan Estatuaren titularidadeko artxiboen kude¬aketea eskualdatzeari buruz, hain zuzen be 2011ko ekainetik hara Autonomi Erkidegoei eskualdaturik dagozan arren oraindik orain eskualdaketa hori gauzatu barik dago eta.

Itaunen ostean, Mozinoen txanda etorriko da. Hiru izango dira. Lehenengoak, Bizkaiko Talde Popularrarenak, eskatzen dau Foru Aldundiak “gehitu egin dagiala zaintza sozio-sanitarioaren zerbitzuari eskainitako oheen kopurua eta, era berean, aldatu dagizala zaintza sozio-sanitarioa euki ahal izateko baldintzak, hain zuzen be 60 urtetik beherakoei be emon ahal izateko zerbitzu hori”.

Talde berak aurkeztutako hurrengo Mozinoan eskatzen da Ahaldun Nagusiak “joakozan erantzukizunak bere egin dagizala 35.707 bonoak desagertu izanetik Aldundiarentzat eta bizkaitar guztientzat eratorritako ondare galerea dala-ta” eta Batzar Nagusiek arbuiatu dagiela “Ferryaren bonoen inguruko prozeduren barruan profesionaletan, epaibide-gastu eta -kostuetan dagoan oparotasuna, antza Foru Aldundiak arazo honetan izaniko jardunbide ardurabakoa ostentzeko besterik ez dana izan”.

Azken Mozinoa Bildu Taldearena da eta aurreko Mozinoen moduan, martiaren 28ko Osokoan eztabaidatu zan Itaun baten ondorioz dator. Mozinoan eskatzen jako Foru Aldundiari “hilebete baten buruan, 2011ko iruzur fiskalaren inguruko datu zehatzak publikoki adieraz ditzala, publizitate-kanpainan azaldutakoa argituz, zehazki azaleratutako iruzur fiskal horretatik berreskuraturiko zenbatekoa zein izan den eta zein zerga motei dagozkien argituz."

Horreen ostean, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztu dituan bost Ahozko Erantzun-Eskeen txandea etorriko da eta deituta dagozan 51 batzarkideek aukerea izango dabe Aldundiak hurrengo aztergaien inguruan esateko dituanak entzuteko: Tramitazinorako aholkularitza eta abiaburuak emoteko puntuei buruz; Amorebieta-Gernika ardatz erra¬dialaren garapenari buruz; Bizkaibuseko kontzesinoei buruz; nekazaritza ekologikoko ustiategiei emon¬dako dirulaguntzak modu ede¬giagoan eta eraginkorragoan banatzeko Aldundiaren etorkizuneko estrategiari buruz; eta Punta Begoña izeneko galeria edo harresien egoereari eta inguru hori zaintzeko eta/edo iraunarazoteko Aldundiak hartutako konpro¬miso ekonomikoei eta/edo bestelako kon¬promisoei buruz.

Batzarraren azken txanpan, 6 Arauz Besteko Proposamenen eztabaidea izango da. 4 Bizkaiko Talde Popularrarenak dira hurrengo gaiei buruz: Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 8/1989 Foru Araua aldatzea, Bizkaiko Batzar Nagusietako Araudia aldatzea eta Bilboko Metroaren erabiltzaileek jasan behar dogun babesik eza. Azken ekimen horrek beste Talde bik, Euzko Abertzaleak Taldeak eta Bildu Taldeak, batera aurkeztu daben beste Arauz Besteko Proposamena izango dau aurrez aurre; Talde biok eskatzen dabe Batzar Nagusiek eskatu deiela “Metro Bilbaoren Zuzendaritzari eta Enpresa Komiteari Lan Harremanetarako Kontseiluaren ABENIKOA onartu dagiela, hortik aurrera alkarrizketan hasi eta mobilizazinoak ekiditeko, lan hartu-emonak berreskuratu eta gatazkea zeharo konpontzeko borondateagaz.”

Azkenik, Socialistas Vascos Taldearen bi Arauz Besteko Proposamen etorriko dira, bata ongizate estatua mantendu eta lanpostuak eta ekonomi jarduera sustatu ahal izateko beste baliabide bermatuko dauen zerga sistema progresiboa eta ekitatiboa lortzeko kontuan izan beharreko erispideei buruz eta, bestea, Enpresak Sustazeko Sozietateek tributatzeko araubide bereziari buruz.