Aurreko Albisteak

Gernikako Aretxaren oinordeko landarea sartuko da Berrizen

Gernikako Aretxaren oinordeko landarea sartuko da Berrizen

Juan Ramón Iturriza y Zabala historialariaren omenez sartuko da, hil zala 200 urte beteten dirala-ta.

Juan Ramón Iturriza Zabala (1741-1812) Bizkaiko historialaririk eta garrantzitsuenetarikoa izan zan. Datorren domekan Berrizko Udalak omenaldia egingo deutso —oraintxe beteten dira 200 urte hil zala— eta Bizkaiko Batzar Nagusiek ospakizun horregaz bat egin eta Gernikako Aretxaren oinordeko landarea emon gura izan dabe, domekan, eguerdiko 12etan, udaletxearen lorategietan sartu dagien.

Berrizeko Olakuetako San Antonion jaio zan Iturriza; Bizkaiko historiaren ezagutzaren inguruko ikerlanean gailendu zan. Adituek dinoenaren arabera, Bizkaiko lehen historialari modernoa izan zan, bere garaietatik aurreratuta egoana; bera izan zan lehena gertaera historikoak frogen bitartez egiaztatzen, orduko historialaririk aurreratuenek proposatzen ebenaren ildotik.

2012ko apirilaren 29a
BERRIZKO UDALAK ANTOLATURIKO EKITALDIAK

12.00etan. Gernikako Aretxaren oinordeko landarea sartuko da Berrizko udaletxearen lorategietan.

12.20etan. J.R. Iturrizari buruzko erakusketearen inaugurazinoa