Aurreko Albisteak

Gernikako bonbaketan hildakoen oroimenezko lora-eskaintzan izan da Ana Madariaga

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, Ana Madariaga andrea, Zalloko hilerrian izan da gaur arratsaldean bertan, 75. urteurrena bete danean, Gernikako bonbaketearen hildakoen omenez egindako errespontsuan eta lore-eskaintzan. Hainbat agintari izan da ekitaldi horretan, euron artean Patxi Lopez Lehendakaria, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, José María Gorroño Gernikako Alkatea eta Reinhard Silberberg Alemaniako Kontsula.

Ekitaldiaren aurretik, Ana Madariagak esan dau Gernikako Batzarretxean —bonba­ketetatik salbu geratu ziran eraikin bakarrenetarikoan hain zuzen— “oraindino be beharrezkoa dala oroitzapena berreskuratzeko balio dagien ekimenak bultzatzea”. 75 urte igaro dira eta Batzar Nagusien Lehendakariaren ustez “beharrezkoak dira egia gaurko belaunaldiengana hurreratuko daben ekimenak egitea, bake-zaletasuna zabaltzeko ekimenak, indarkeria suntsitzaile eta antzuaren aurrean, ekimenon bidez gogora ekarteko neurri bako guda-ekintza anker horreen ondorenezko biktimak, euren oroimena berreskuratzearren”.