Aurreko Albisteak

Batzar Nagusiek eskatu egin deutsie Metro Bilbaori akordioak beteteko, lan gatazka amaitzea lortzearren.

Batzorderatzea

Batzar Nagusiek eskatu egin deutsie Metro Bilbaori akordioak beteteko, lan gatazka amaitzea lortzearren.

Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak, gaur, hilaren 20an, barikuan, izan dauen bileran onartu egin dau Bildu taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena. Proposamen horretan eskatzen jakon Foru Aldundiari, Bizkaiko Garraioen Partzuergokide lez, bultzatu dagiala Metro Bilbaoren zuzendaritzari eskatzea “bete dagizala 2010. eta 2011. urteetan lortutako akordioak, aurreikusi ziran moduan”, kontuan izanik lan-gatazkan daborduko 15 hilebete joan dirala. Ekimena onartu da Bildu Taldekoen aldeko 3 botogaz, Euzko Abertzaleak Taldearen (EAJ) eta Bizkaiko Talde Popularraren (PP) 8 abstentzinoakaz eta Socialistas Vascos Taldearen (PSE) aurkako boto 2akaz.

Bozketa hori egin da Metro Bilbao Sozietate Publikoaren Presidente jaunaren eta Kontseilari-Ordezkari jaunaren batzorderatzea egin eta gero, jaun biok Bizkaiko garraio publikorik garrantzitsuenaren kudeaketearen arduradun nagusiak diran aldetik. Batzorderazean zehar, argibideak emon ditue Metro Bilboko langileen lan-egoereari buruz. Batzorderatze hori eskatzea Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak erabagi eban martiaren 21ean izaniko bileran.

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan egindako batzorde horrek lau orduko iraupena izan dau. Bertan onartu dan Arauz Besteko Proposamen horren bitartez, Batzarkide-Taldek eskatu dabe bete daitezala enpresearen eta langileen artean lortutako akordioak “plantilea gehitu eta lan gehiegirik izan ez dagien, kontratazinorako erispide ez arbitrarioak errespetatuta”, horixe esaten dau-eta Bilduk urtarrilaren 18an aurkeztu eban Arauz Besteko Proposamenak