Aurreko Albisteak

Metro Bilbaoko Presidentea eta Kontseilari Ordezkaria Batzar Nagusietan batzorderatuko dira hilaren 20an, barikuan.

Ernesto Gasco eta Iñaki Prego

Iñaki Prego Garraioetako Sailburuordeagaz, Ernesto Gascogaz, batzorderatzen

Metro Bilbaoko Presidentea, Txema Oleaga jauna, eta Kontseilari Ordezkaria, Iñaki Prego jauna, Bizkaiko lehenengo garraio publikoaren arduradun nagusiak hain zuzen, Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordean bertaratuko dira hilaren 20an, barikuan, Metro Bilbaoko langileen lan-egoereari buruzko informazinoa emoteko. Batzorderatzeko eskaria martiaren 21ean egin zan, Batzorde horretan bertan, lan-gatazkeak Metro Bilbaon eragindako egoereari buruzko eztabaidearen barruan.

Metro Bilbaoko arduradun biok batzorderatu eta garraio enpresa publiko horren inguruko informazinoa emon eta gero, eztabaidatu egingo da gai horrezaz Bildu Taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena; Proposamen horretan, bada, eskatzen da Foru Aldundiak bultzatu dagiala Bizkaiko Garraioen Partzuergoan Metro Bilbaori eskatzea bete dagizala 2010. eta 2011. urteetan lortutako akordioak, aurreikusi ziran moduan.

Batzarkide-Taldeek bozkatu egingo dabe Bilduren proposamena, non enpresearen eta langileen artean lortutako akordioa bete daitela eskatzen dan “plantilea gehitu eta lan gehiegirik izan ez dagien, kontratazinorako erispide ez arbitrarioak errespetatuta”, horixe esaten dau-eta Bilduk urtarrilaren 18an aurkeztu eban Arauz Besteko Proposamenak