Aurreko Albisteak

Saria Enkarterrietako Museoarentzat, burdinolen ibilpidea dala eta

Enkarterrietako Museoak Laboral Kutxa DEIA Hemendik sarietako bat jaso eban atzo. Javier Barrio Enkarterriko kulturguneko zuzendaria Balmasedako Klaret Antzokiaren agertokira igo zan, orain ia hamar urte burdinolen ibilpidea ezagutuarazoteko hasi zan kultur proiektuarengaitik emon jakon saria jasoteko.

Barriok konbitea luzatu eutsen atzo ekitaldira joandako guztiei, datorren urriaren 29an, domekan, egingo dan ibilpide horren IX. edizinoan parte hartzeko. Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagoen museoak ibilpidea antolatzen dau Barbadun errekaren arroan dagozan burdinoletatik, errotetatik eta torreetatik. Orain denpora gitxi Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondasun izendatu dau ibilpideak.

Ibilpidea egitera doazanak goizeko 09:00etan abiauko dira Muskizko San Joan plazatik, eta 14:00ak inguruan Abellanedako (Sopuerta) Enkarterrietako Museora helduko dira, 27 kilometroko oinezko ibilpidea egin ostean, naturaren eta azken 5 mendeetako fabriken iraganaren aztarnen artean. Izena emotea eta zeozer jateko egongo diran hiru guneak dobakoak izango dira.

INFORMAZINO GEHIAGO ETA IZEN EMOTEAK:

enkarterrimuseoa.eus