Aurreko Albisteak

"Encuentros": margoak eta argazkiak alkarregaz Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan

Ikuslea lan baten aurrean

Amaia Sánchez-en argazkiak alkarrizketan izango dira Javier F. Páiz-en margoekin datorren apirilaren 13ra arte Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 - Bilbo).

“Encuentros” izeneko erakusketea UPV-EHUren Arte Ederren Fakultatearen Pintura Sailak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek alkarregaz batera antolatuta dago eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten dabilzan euskal artisten harrobia ezaguterazoteko erakunde bion arteko lankidetzaren erakusgarri da.

Oraingo honetan, sortzaile gazte biok hizketaldi berezia planteatzen dabe argazkien eta margoen artean. Euskal Herriko Unibertsitatean doktoradutza-tesia egiten dihardue artista biok, eta euren arteko alkarlanaren emaitza da erakusketea.