Aurreko Albisteak

260 zuzenketa-eske aurkeztu jakoz Bizkaiko 2012. urteko Aurrekontuen Proiektuari

Osoko Batzarra Gernikan

Bizkaiko Batzar Nagusietako Taldeek guztira 260 zuzenketa-eske aurkeztu deutsiez Bizkaiko Lurralde Historikoko 2012. urteko Aurrekontuen Proiektuari. Proiektua bideraketan dago Bizkaiko Batzar Nagusietan. Zuzenketa-eskeetariko bik (Socialistas Vascos Taldeak eta Bildu Taldeak aurkezturikoak) Aurrekontuak Foru Aldundira itzultzea eskatzen dabe.

Batzarkide-Talde bakotxak hurrengo zuzenketa kopurua aurkeztu dau: Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) zatizko zuzenketa-eske bi; Socialistas Vascos Taldeak (PSE-PSOE-EE) 50 zuzenketa-eske; Bizkaiko Talde Popularrak (PP) 6 zuzenketa-eske; eta Bildu Taldeak 202 zuzenketa-eske.

Zuzenketak aurkezteko epea atzo 18:30etan amaitu zan. Horren ostean, Batzar Nagusietako Mahaiak zuzenketok aztertu eta ikusiko dau zeintzuk diran osotasunezko zuzenketa-eskeak. Hatakotzat jotako zuzenketei buruzko Osoko Batzarra egingo da —abenduaren 12an seguruen— eta horren ostean, zatizko zuzenketa-eskeez eztabaidatzeko batzarrak izango dira Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean. Batzorde-batzarrok egin ostean geratu daitezan zuzenketez eztabaidatzekoa izango da Aurrekontuei buruzko azken Osoko Batzarra.

Lotutako artxiboak: