Aurreko Albisteak

ETAren iragarpenaren osteko lehenengo Osoko Batzarrean Lehendakaritzak egindako Adierazpena

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Gernikako Batzarretxean azaaroaren 4an izandako Osoko Batzarraren amaieran irakurri eban Adierazpenaren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiek ongi etorria egiten deutsie ETA erakunde terroristak indarkeria behin betiko lagatea iragarri ondoren Euskadin zabaltzen dan bakerako aukereari. Adierazpen horrek Euzko Abertzaleak Taldearen, Socialistas Vascos Taldearen eta Bizkaiko Talde Popularraren aldezpena izan eban.