Bizkaiko Batzar Nagusiek aurrekontuetako azkenengo aldaketak adostu ditue 27ko osoko bilkuraren aurretik
Batzarretako taldeek Bizkaiko Aurrekontuen proiektuaren aurrean aurkeztu dituen zuzenketa-eske partzialen eztabaidaren azkenengo jardunaldian, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak beste 10 aldaketa onetsi ditu Foru Arau proiektuan, horreetako erdiak aldaketa teknikoak. Euskera eta Kulturako foru sailak beste 262.000 euro jasoko ditu datorren urtean hainbat proiektu gauzatzeko. Eta Gizarte Ekintza Saileko aurrekontuak, bere aldetik, bere gastuaren egiturea aldatuta ikusiko dau, Etxebarriko eguneko zentroa aurrera eroateko 185.000 euroko inbertsinoa aurreikusten dalako.
Goizeko saioan Lorea Bilbaok zuzentzen dauen saileko zuzenketa-eskeak eztaibadau dira, eta Batzarretako taldeek lau aldaketa onetsi ditue, eztabaidau diran 86 zuzenketa-eske partzialen artean. Bermeoko Udaletxea barriztetara zuzenduta egongo dan 150.000 euroko partidea azpimarratu behar da. EH Bilduk, hasieran, 500.000 euroko ekarpena eskatzen eban, baina, azkenean, aho batez onartu dan EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen zuzenketa-eske transakzionala onetsi dau. Meritxell Elegezabal EH Bilduko batzarkideak azaldu dauenez, neurri horri esker proiektuaren “bigarren fasea hasi” ahal izango da, 2013. urtean kiskalduta geratu ziran eraikinaren estrukturak indartzeko eta barrukaldea hustutzeko beharrak amaitu ostean.
Euskera eta Kultura Saileko kontuetan izandako aldaketen artean azpimarragarria da, baita be, meatzaritzako ondarea berreskuratzeko arloan “sortu daitekezan proposamenei erantzutera” zuzendutako “funtsak” izango dauen 100.000 euroko igoerea, Juan Otermin sozialistak adierazo dauenez. Hasierako aurrekontua 30.000 eurokoa zan. Jeltzaleek eta sozialistek zuzenketa-eske transakzionala adostu dabe EH Bildugaz eta Talde Mistoagaz, talde horreek, zuzenketa-eske bitan, meatzarien etxebizitzak barriztetako beharretan Aldundiaren esku-hartzea eta bertako lurretan dagon meatzarien etxe bat berreskuratzeko Euskadiko Meatzaritzaren Museoari laguntza berezia emotea eskatu dabelako.
Horrez gain, Euskera eta Kulturako aurrekontuak 2.000 euro jasoko ditu Foru Artxiboko funtsen digitalizetea planifikauko dauen azterlana egiteko. Partidea EAJ-PNV, PSE-EE eta Talde Mistoaren artean adostu da, Arturo Aldecoak, Bizkaiko hemeroteka eta liburutegi digitala osatzeko 1936. urtearen aurreko argitalpenak eskaneetea eta digitalizetea hasteko eskatzen eban zuzenketa-eskea baztertu ostean. Horretarako 150.000 euroko hasierako ekarpena eskatzen eban.
Bukatzeko, hiru talde horreek, eskolako kirolean parte hartzen daben alkarteen jarduerak ordaintzeko partidea 10.000 eurotan handitzea be erabagi dabe. Hasierako aurrekontua 570.000 eurokoa zan. EH Bilduren eretxiz, igoerea “eskasa” da.
ETXEBARRIKO ZENTROA
Eguneko bigarren saioan, Gizarte Ekintzako aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa-eske partzialak eztabaidau dituanean, zuzenketa-eskeen eta programen bozketeak ez dau zuzenketa-eske transakzional formako ezustekorik ekarri. Oposizinoak aurkeztu dituan 54 zuzenketa-eske partzialak ez dira onartu. Onartu diran bakarrak, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek batera ekarri dituen hiruak izan dira. Horreetako bi teknikoak izan dira.
Foru Gobernua eusten daben talde biek 185.000 euroko partidea aurkeztu dabe, onartzeko, “Etxebarriko zentroak funtzionetan emongo dauen lehenengo urtean alde esperimentala garatu ahal izateko”, Maria Esther Furundarena jeltzaleak azaldu dauenez. Zuzenketa-eskeak Batzarretako talde guztien aldeko eretxia jaso dau, abstenidu egin dan EH Bildurena izan ezik, koalizino abertzaleak adierazo dauenez horretarako ez dalako “partida berezirik osatzen”. “Orokorretik kendu da, leku batetik bestera eroateko”, azpimarratu dau Arantza Urkaregik.
OGASUNA ETA FINANTZAK ETA TESTU ARTIKULAUA
Batzordera 33 eta 42 zuzenketa-eskegaz, hurrenez hurren, heldu diran Ogasun eta Finantza Saileko aurrekontuari eta Foru Arau Proiektuaren Testu Artikulauaren idazketeari jagokenez, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen azkenengo erabagiak izaera “teknikoa” daben hiru aldaketa baino ez ditu jasoko, Foru Aldundia eusten daben taldeek bultzatutakoak.
Gainerako batzordeetan gertatu dan moduan, oposizinoko lau taldeek –EH Bildu, Podemos Bizkaia, PP eta Mistoak–, datorren martitzenean, abenduaren 27an, Gernikan egingo dan urteko azkenengo osoko bilkurarako erreserbau ditue euren zuzenketa-eskeak. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak emongo dauen aurrekontuen inguruko ebazpena oposizinoaren 550 zuzenketa-eske baino gehiagogaz helduko da Gernikan egingo dan osokora.