Aurreko Albisteak

José Luis Ramírezen argazkiak

Bisitaria argazkiari begira

Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoan urrian zehar José Luis Ramírezen argazkien erakusketea dago. Erakusketa hori BILBOARGAZKI egitarauaren V. edizinoaren barruan sartzen da. Egitarau horren bitartez Bilboko zenbait lekutan bederatzi erakusketa antolatzen dira, egile nazional zein atzerritarrenak, baita beste tailer eta hitzaldi batzuk be.

José Luis Ramírez injinerua da ogibidez. Ibilbide luzea egin dau argazkigintzan, batez be zuri baltzezkoan; oraintsuago kolorezkoari be ekin deutso. Bere lanak gai monografikoetan zentratzen dira eta lan horren emaitzen frutu hainbat erakusketa egin ditu. “Mecánica popular” deritxan bildumea da Batzar Nagusien erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga 6 kalean) ikusgai dagoana.

BILBOARGAZKI aukera ederra da argazkigintza-arteak dituan ahalbide itzelen barri izateko, egitarauan sartzen diran erakusketetan erreferentzia estetiko eta edukinen ugaritasun handia dago eta. Oraingoan bederatzi erakusketa antolatu dira, batzuk egile bakarrarenak eta beste batzuk taldean eginikoak, estilo askotakoak, bardin argazkigintza sozialagoa edo errebindikatzaileagoa, zein argazkigintza artistikoa, zein estudiokoa edo ikusleak urruneko lekuetara, esaterako Txinara edo Kanbodiara, eroaten dituan argazkigintza,