Aurreko Albisteak

Batzarretako taldeek 583 zuzenketa-eske aurkeztu ditue 2017ko Bizkaiko Aurrekontuen aurrean

Bilbao

Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek 583 zuzenketa-eske aurkeztu ditue 2017. urterako Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokor Proiektuaren aurrean. Kontu horreek batzarretako tramitazinoan dagoz Bizkaiko Batzarretan, joan dan urriaren 31n erregistrau ziranetik. Igaz baino 248 zuzenketa-eske gehiago dira.

EH Bilduk, Podemos Bizkaiak, eta PPk aurrekontuak Foru Aldundiari osorik itzultzea eskatu dabe, talde bakotxak Bizkaiko Batzarretan Osoko zuzenketa-eskea aurkeztu dau eta. 2017ko aurrekontuen zenbateko osoa 7.394 milioi eurokoa da, eta horreetatik 1.165 milioi sailek erabili daikien kopurua da.

Batzarretako talde bakotxari jagokonez, eta Foru Gobernua eusten daben talde bietatik hasiz, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE) 11 zuzenketa-eske partzial aurkeztu ditu. Oposizinoak, bere aldetik, 572 zuzenketa-eske aurkeztu ditu guztira. 143 EH Bilduk aurkeztutakoak dira; 136 Podemos Bizkaiak; 196 PPk; eta 97 Talde Mistoak.

2017ko lurraldeko kontuen aurrean aurkeztu diran zuzenketa-eskeak holan banatzen dira sail bakotxaren aurrekontuen testuen artean: Euskera eta Kultura sailak 87 zuzenketa-eske jaso ditu; Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun sailak 78; Iraunkortasun eta Ingurune Natural sailak 82; Gizarte Ekintzak 57; Herri Administrazio eta Erakunde Harreman sailak 68; Ekonomia eta Lurralde Garapen sailak 93; Ogasun eta Finantza sailak 37; eta Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio sailak 30. Gainera, 42 zuzenketa-eske aurkeztu dira Foru Arau Proiektuaren artikuluen alderdiren bat aldatzeko, eta beste 4 Udal Finantzaketea aldatzeko.

Orain, Bizkaiko Foru Batzarretako mahaiak datorren astean aztertuko ditu zuzenketa-eskeak, osotasuneko 3 zuzenketa-eskeak eztabaidetako eta bozkatzeko osoko bilkurarako deialdia egin aurretik, seguruenez datorren abenduaren 14an Gernikan egingo dan saioan. Osoko horren ostean, beharrezkoa bada, zuzenketa-eske partzialak eztabaidatuko dira batzordean. Eta Batzarretako izapidetzeari bukaerea emoteko, azkenengo osokoa egingo da, eta bertan, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean erreserbetan diran zuzenketa-eske partzialak aztertuko dira.

Lotutako artxiboak: