Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe 2030ean "HIESaren epidemiari amaierea emoteko" helburua dauen ‘Parisko Adierazpenagaz’

Otadui

Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2030ean “IHESaren epidemiari amaierea emoteko” helburua dauen ‘Parisko Adierazpenaren’ konpromisoakaz bat egiten dabela adierazo dabe, eta herritarrei deia egin deutse eguen honetan, HIESaren Kontrako Burrukaren Nazinoarteko Eguna dala eta programau diran ekintzakaz bat egin daien.

Abenduaren lehenengo honetan egiten dan HIESaren Kontrako Burrukaren Nazinoarteko Eguna dala eta, Ana Otadui presidenteak irakurri dauen adierazpenagaz hasi dabe eguazten honetan osoko saioa Bizkaiko Batzarrek.

Adierazpenak esaten dauenez, “Une historiko baten gagoz hiesari erantzuna emoteko”, izan be, aurrerapen zientifikoei, aktibismo komunitarioari eta helburu komuneko konpromiso politikoari esker, “2030. urterako hiesaren epidemiari mundu mailan amaiera emoteko benetako aukerea dogu”.

Lotutako artxiboak: