Aurreko Albisteak

Foru Aldundiak, ACBko eta EATONeko 83 behargini lan mundura itzultzen laguntzeko prestakuntza programa "aitzindaria" aurkeztu dau Batzar Nagusietan

Bilbao

Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru Diputatuak “Bideak Zabaltzen” izeneko lan egokitzapenerako programea aurkeztu dau gaur Batzar Nagusietan. ACB eta EATON enpresetako Enplegu Erregulazino Espedienteak jasan dituen “83 behargini” zuzendutako ekimen “aitzindariaren” helburua, ontzigintzako eta metalurgiako eremuetan “indartzen ari diran” produkzinoko sektoreetan lanpostua lortzea da.

Diputatuak azaldu dauenez, programea, gaiztasunak jasaten ari diran beste enpresa batzuetako beharginei be “zabalduko jake”, eta “pertsonen aldeko apustua da, ikasketarako aukerak eta laneratzera zuzendutako esperientzia eskiniz, indartzen ari diran produkzinoko sektoreetan”, patronalak eta Eusko Jaurlaritzak gauzatutako txostenetan agerian geratu danez.

“Bideak Zabaltzen” programea joan dan garagarrilean jarri zen martxan, eta urtebetez luzatuko da. Metaleko Enpresen Euskal Federazioagaz eta Itsasoko Euskal Foroagaz sinautako hitzarmenaren bitartez gauzatu da. Hitzarmena 300.000 eurokoa da, eta helburua, “gitxienez %60ko” laneratzea lortzea da.

Batzarretako taldeak bat etorri dira Aldundiagaz, Administrazinoek enpleguagaz konpromisoa erakutsi behar dabela esatean, baina EH Bildu eta Podemos Bizkaia alderdiek euren zalantzak erakutsi ditue, programa hori enpresen erakundeak “finantzetako iturri” izan daitekelakoan, “daborduko araututa daukaguzan” sistemei protagonismoa kenduz, Lanbideri edo Lanbide Heziketako ikastetxeei, adibidez, orain hilebete Alex Sardui ordeztu ebanetik Bizkaiko Batzarretan izan dauen lehenengo esku-hartzean Endika Montes batzarkideak adierazo dauenez.

Laespadak programea defendidu dau, bere esanetan, batez beste “41 urte” dituen beharginen taldeari zuzenduta dagolako, eta adin horretan gaitza dalako prestakuntza arautura itzultzea. Lortu gura diran lanpostuek “Lanbide Heziketea gainditzen daben koalifikazinoa eskatzen dabe”. “Enpleguan, danok batera”, adierazo dau, administrazino eta erakunde guztiek, prestakuntzaren arloan koalifikazino maila altuko enplegua bultzatu beharra justifiketako.

GIZARTE ZERBITZUEN KARTERAREN GARAPENA

Beste alde batetik, EH Bilduk be diputatu andrearen presentzia eskatu dau Bizkaiko Batzarretan, Laespadak Gizarte Zerbitzuen Karteraren garapenaren zehaztasun gehiago emon daian. “Zenbat zerbitzu dagoz garatu barik? Ze eragin izango dau horrek Hirugarren Sektorearen hedapenean?”, galdetu deutso Josu Unanue koalizino abertzalearen bozeroaleak.

Horri jagokonez, esku-hartzearen hasieran diputatuak esan dau Kartera horren garapena gizarte zerbitzuak eta, hala danean, bere sailagaz lotutako gainerakoak, hau da, gizarteratzera eta indarkeria sexistea jasaten daben emakumeen babeserako zerbitzuak, hobetzeko “aukerea” dala.

Bere esku-hartze luzean, Laespadak ibilpidea egin dau Gizarteratze eta Emakumea eta Familiako Esku-hartze zuzendaritzen barruan dagozan programetatik, eta Karterako Dekretuan eskatzen dana beteteari jagokonez bere saila “ez doala txarto” azpimarratu dau. Datorren abenduaren 25etik aurrera “ez dogu inor kanpoan geratzerik gura”. Egun hori da sistemako zerbitzuetara eta prestazinoetara, eskubide subjektibo moduan, sartzea bermatzeko finkatu dan eguna.

Bere azalpenean, Laespadak “ardura” bi erakutsi ditu, eskumenei jagokenez, “baliabideak berehalako arretara egokitzea” eta “genero indarkeriaren biktima diran emakumeei zuzendutako baliabideak garatzea”, hain zuzen be.

Laespadak esan dauenez, une honetan, Aldundiak “superabita” dauka gizarteratzeko eguneko zentroen plazetan, emakumeei zuzendutako egotaldi laburreko eta luzeko egoitzetan, eta zerbitzu sozio-juridikoen eta psiko-sozialen arretetan, baina autortu dauenez, “bazterketa egoeran dagozan pertsonentzako zentroen” atalari jagokonez, datorren urterako “39 plaza” gehiago sortu beharko dira. Une honetan, zerbitzu horreek “348” plaza ditue, eta proiekzinoak erakusten dauenez, “387” beharko dira.

Gertuko etorkizunera begira emon behar diran “orientazinoen” artean, Barakaldon eta Getxon eguneko zentro gehiago beharko dirala aitatu dau diputatuak, eta 18 eta 25 urte arteko gazteakaz lanerako ildo barria garatu beharko dala, etxe bako pertsonei zuzendutako “Housing First” programea zabaltzeaz gain. Horregaz kontrajarrita, diputatuak drogen mende dagozan pertsonei zerbitzua emotera zuzendutako Liza programea aitatu dau, murrizketara zuzendutako barrikuspena behar dauela esanez, “ez diralako plaza guztiak beteten”.

Diputatu andreak esandakoa entzun ostean, gizarte zerbitzuen karterak “ertz asko dituala”, eta erreakzionetako “denpora gitxi” dagola esan dau EH Bilduko Josu Unanuek, “60 egun eskas”, hain zuzen be. EH Bilduko bozeroaleak esan dauenez, Bilbo Metropolitarrean oso kontzentrauta dagozan zerbitzuak deszentralizau ahal izateko, aurrekontu hornidura handiagoa beharko da. Gainera, bere “zalantzak” erakutsi ditu, aldaketa horreek Hirugarren Sektorean izango dituan eraginak dirala eta.