Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako bisita Malato Zugatzera
Malato
Ezagutzen diran lehenengo legendetatik, Jaun Zuria, Bizkaiko lehenengo jauna, zugatz horregaz erlazionetan da. Zugatza dokumentauta dago daborduko XV. mendean, eta Foru zaharrean be jasoten da. 1603rako haretx zaharra desagertuta egoan, eta hamarkada luzez leku horretan oroitzapeneko monumentua jarteko eskatu zen Batzar Nagusietan. Baina denpora asko igaro zan agindua bete aurretik, 1730era arte ez zalako ezer egin, seguruenez ordurako Bizkaiko lurraldetasuna ondo egituratuta egoalako, eta Malatoa egoan lekua lurralde horretatik kanpo egoalako, Luiaondon (Aiala, Araba), Batzarren eraginpeko gunetik kanpo, hain zuzen be. Halanda be, Luiaondok Bizkaiko lurralde zaharragaz eukan lotura horrek jarraitu egin eban, eta orain mende bat baino gitxiago Aiarako herriak Bizkaian sartzeko eskaria egin eban.
Gaur egun Araban dagon Bizkaiko leku enblematikoari omenaldia eskintzeaz gain, Gaztela eta Bilbo arteko Errege bide zaharreko eta barriko (XVIII) ostatu zaharrak bisitatu dira. Bide horretako lan handiak zirala eta, garai haretako Jaurerriko diru-kutxak hutsik geratu ziran.