Aurreko Albisteak

Batzar Nagusiak Bizkaiko kultura erakundeei eskini deutsez OLBEren denporaldiko sarrerak

Bilbao

Bizkaiko Batzar Nagusiak OLBEren denporaldirako sarrera pakete bat emon deutse gaur goizean Bizkaiko hainbat kultur erakunderen ordezkariei. Horreen artean Bizkaiko Abesbatzen Federazinoa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Euskal Aktoreen Batasuna, Euskal Herriko Musika Eskola Elkartea eta Gazteriaren Euskal Kontseilua dagoz.

Aitatutako bost taldeei 400 sarrera banatuz, Bizkaiko Batzarrek Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak aurrera daroan lana bultzatu gura dabe, eta, bide batez, operea Lurraldeko antzezle gazteen, abesbatzetako abeslarien, dantzarien eta musika eskoletako ikasleen artean sustatu.