Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar nagusiek, mendekotasuna daben pertsona nagusien zainketan dabizen beharginen ratioak aldatzeko eskatu deutsie Eusko Jaurlaritzari

Bilbao

Bizkaiko Batzar Nagusietako ikasturteko azkenengo saioa aho bateko erabagiagaz amaitu da gaur. Gizarte Ekintzako batzordeak batzarretako talde guztien aldeko eretxiagaz onartu dau PP taldeak aurkeztu dauen eta ostean EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen hiru zuzenketa-eskeren bitartez zuzendu dan arauz besteko proposamena. Proposamen horretan, beste gauza batzuen artean, “mendeko pertsonentzako zentroetako eta zerbitzuetako beharginen ratioak eta zentro eta zerbitzu horreek izan behar dituen eskakizun funtzionalak eta materialak” aldatzeko eskatzen jako Eusko Jaurlaritzari.

Adostutako ekimenean esaten danez, “edozein aldaketak hirugarren sektoreko erakundeen, erabiltzaileen edo hareen ordezkarien eta pertsona nagusien arreteagaz lotutako elkargo profesionalen partaidetzea izan behar dau”. Proposamenean deskribiduten dan eta batzarretako talde guztien aldeko eretxia jaso dauen helburua, “gaur egun bizi dogun gizarteko errealidadearen aurrean erabiltzaileek jasoten daben zerbitzuaren kalidadea bermatzea” da.

Holan, Bizkaiko Batzarretan, gizarte arloko zerbitzu horreek garai barrietara “egokitzeaz” egin da berba, gaur egun indarrean dagozan baldintzak “orain 18 urte” ezarri ziralako. Hori dala eta, EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek aurkeztu dituen eta, hasierako testua “hobatzen” dabenez proposamena aurkeztu dauen taldeak onartu dituan zuzenketa-eskeetan, Eusko Jaurlaritzaren 40/98 eta 41/98 Dekretuak barrikustea eskatzen da, “errealidade barriak” dagozalako, “bizi itxaropena handiagoa dalako eta osasunagaz eta nutrizinoagaz erlazionautako zientziek aurrera egin dabelako”. Hori dala eta, mendekotasuneko egoera gehienak, “egoitzak ez diran beste ingurune alternatibo batzuetan landu daitekez”. Hori dala eta, sareko egoitzetan bizi diran pertsonen soslaiek “arretarako konplexutasun handiagoa erakusten dabe”.

Jon Sánchez jeltzaleak emon daben datuak erakusten dauenez, aldaketa demografikoak eragina izango dau etorkizuneko gizarte arloko zerbitzuetan. Izan be, gure ingurunerako egin diran biztanleriaren gaineko prospekzinoek erakusten dabenez, 2050ean biztanleriaren “ a” 65 urtetik gorakoa izango da. 2011n ehuneko hori “%20” ingurukoa zan.


“50 ETXEBIZITZA BAINO GEHIAGO” URRITASUNA DABEN PERTSONEI BIZIMODU AUTONOMOA ERREZTEKO

Beste alde batetik, Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatua Batzar Nagusietara joan da, batzarretako taldeek egindako hainbat agerraldi eskariri erantzuteko. Horreetako batean, PP taldeak, pertsona ezinduak euren etxeetan eta inguruan egoteko Bizkaia Goazen 2020 planean urte honetarako jasoten diran “laguntza eredu barrien” barri jakin gura izan dau.

Diputatuak jakinarazo dauenez, une honetan pertsona ezinduentzako “300 plaza” baino gehiago dituen “50 etxebizitza baino gehiago” dagoz, “zerumugan bidea zabaltzen” hasten dabilen eredu barriaren barruan, Lurraldean urritasuna daben pertsonen beharrei erantzuteko Gizarte Ekintza sailak eskaintzen dituan zerbitzuen artean.

Sánchez Roblesek azaldu dauenez, talde horren barruan gero eta gehiago “zabaltzen dabilen” baliabidea da. Pertsona horreen “bizitza independentea” eta “aukera bardintasuna” errazten ditu. Hasiera batean, etxebizitza bakotxak “urritasuna daben, auto-zainketarako behar besteko autonomia daukien eta jokaera arazorik ez daben 4 eta 6 pertsona artean” jasoteko dago diseinauta programea. Sailak hainbat moetako “laguntzak” eskaintzen deutsez: etxebizitzea, pertsonea, ingurunea eta laguntza zerbitzuak (garbiketea, arropa, janaria…).

Gainera, diputatuak iragarri dauenez, hainbat proiektu “esperimental” jarri dira martxan Bizkaian hirugarren sektorean behar egiten daben alkarteakaz lankidetzan. Galdakaon bizitza autonomoko etxebizitzea jarri da martxan buru gaixotasun larria daben lau pertsonarentzat, eta denpora gitxi barru autismoa daben pertsonentzako etxebizitzea zabalduko da Bilbo Metropolitarretik kanpo. Gainera, Gizarte Ekintza saila Eusko Jaurlaritzagaz beharrean dabil une honetan, erakunde horren etxebizitzen parkeko etxebizitza “batzuk” lagatzeko.