Aurreko Albisteak

ELORRIOKO INSTITUTUKO IKASLEEK GEREDIAGAKO BATZAR ETXEA BISITAU DABE

  • Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak DBHko 4. mailako berrogeta hamar ikasle inguru hartu ditu gaur goizean Batzar Nagusien Durangaldeko egoitzan.

(Gerediagan, 2022ko apirilaren 1ean). Elorrioko Institutuko DBHko 4. mailako ikasleak Gerediagako Batzar Etxera joan dira gaur goizean, irakasleak lagun dituela, lurraldeko gune politiko garrantzitsu hori ezagutzeko. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari elorriotarrak egin deutse harrerea ikasleei, eta Batzar Nagusien eginkizun nagusiak azaldu deutsez, antxina Durangoko Merindadeko Batzarrak alkartzen ziran lekuan bertan.

2003. urtean erabarritu zan Gerediagako San Salbador eta San Klemente baseleizearen monumentu-eremu hori. Bizkaiko Batzar Nagusien lau egoitza aktiboetako bat da gaur egun, Gernikako eta Abellanedako Batzar Etxeakaz eta Bilboko administrazino-egoitzeagaz batera. Bizkaiko herritar guztien ordezkaritza-organoaren foru-ondarea errepasatu dabe ikasleek eta, era berean, jakin ahal izan dabe Durangaldeak luzaroan bizitza politiko autonomoa izan ebala eta eskualdeari egokozan gaien inguruan erabagiten ebala. Iraganean biribilean atorndutako munarri batzuk egozan eta horreetariko bakotxean herri-ordezkari bat jarten zan; ikasleek gauza bera egin dabe gaurko bisitaldian.

Batzar Nagusietako Lehendakariak erakunde horretan hartzen diran erabagien garrantziaren inguruan emondako azalpenen ostean, ikasleek Bizkaiko parlamentuko funtzionamentuaren inguruko beste gai interesgarri batzuen inguruan sakonago egin ahal izan dabe berba Otaduigaz, eta gizarteko beste kolektibo batzuen azalean jarri ahal izan dira, lanbakoak, umeak, adinekoak edo garraiolariak. Bisitea amaitzeko familiako argazkia egin da ia Erdi Arotik Durangaldeko ordezkariak alkartzen ziran lekuan.