Aurreko Albisteak

Irlandako enbaxadoreak Gernika bisitau dau

David Cooney Irlandako enbaxadoreak Gernikako Batzarretxea bisitau dau gaur, Rocco Caira herrialde horrek Bilbon dauen konsulak lagunduta. Ana Otadui Batzarretako presidenteak eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak egin deutsie harrerea Irlandako ordezkaritzeari une horretan ohiko osoko bilkurea egiten ari ziran Bizkaiko Batzarretan.

Konbidatuek eta anfitrioiek, horreen artean José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako diputatua be baegoan, ibilpidetxoa egin dabe Bizkaiko Batzarren egoitzatik. Beirategiaren aretoa eta Osoko bilkuren aretoa ezagutu ostean, Cooneyk eta Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Foru Aldundiko arduradun nagusiek argazkia atera dabe Gernikako Arbolaren ondoan, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu aurretik.