Aurreko Albisteak

Batzarren bisita Autzaganeko obretara

Batzarretako taldeek, Aldundiko Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapeneko sailak Autzaganeko obretara egin dauen bisitan hartu dabe parte gaur, “lekuan bertan” ezagutzeko Autzaganeko mendatea zeharkatuta Amorebieta eta Gernika lotzen dauen errepidearen zati hori eregiteko obrak zein egoeratan dagozan, esleipena dauen enpresa barriak Urdinbideko tunelak bukatzeko beharrei ekin baino egun batzuk lehenago.

Joan dan urtarrilaren erdialdean, Interbiak foru soziedadearen Kontseiluak, Amorebieta-Muxika ardatzaren barruan dagoan zati horri barriro ekiteko beharrak esleitu ebazan, 24,6 milioi euroren truke, lizitazinorako aurrekontua baino %7 gitxiago.

Imanol Pradales Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako diputatuak, bere zuzendariakaz batera, bertara joan diran batzordeko kideak lagundu ditu. Bizkaiko Batzarretatik honeek joan dira: Jon Andoni Atutxa eta Aitor Ibarra (EAJ-PNV); Zigor Isuskiza eta Joseba Gezuraga (EH Bildu); Alexia Castelo eta Joaquín Colmenero (PSE-EE); Neskutz Rodríguez (Podemos Bizkaia); eta Jesús Isasi (PP).