Aurreko Albisteak

Kultur ekintza berriak Abellanedako Enkarterrietako Mu¬seoan

Kulturem

Bizkaiko Batzar Nagusiena den Enkarterrietako Museoak umeei zuzenduriko zenbait kultur ekintza antolatu ditu martxoko igandeetarako. Magia edo kontu-kontariak ohikoak izan dira orain arte, baina “Kulturem” deritzon aurtengo edizioan berrikuntza bat aurkezten du Enkarterrietako Museoak, hain zuzen be “Barreras” izeneko dantza-ekitaldia “Desper¬tar los Sentidos” Arte Elkartearen eskutik

Saioak eguerdiko 12:00etan hasiko dira Abellanedako Batzarretxea izan zenaren hitzaldi-aretoan.

Jon Zabal magoak magiaren artea eta umorea uztartzen ditu (7 urtetik gorakoentzat gomen¬daturiko ekintza). Modu atseginean eta dibertigarrian atontzen ditu jendaurrean magia-saioak, egoeraren araberako umorea eta ikusleekiko inprobisazioa erabilita.

MARTXOAREN 20a

Toni La Salen kontuak. “Txotxongiloak” (adin guztietarakoa).
Toni La Sal-ek lapurretan saiatu eta azkenean liburutegiko diru-kutxa eramaten du erratuta, barruan daramatzala Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxo, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgiña, Botadun Katua eta Argiontziko Jeinua.

MARTXOAREN 27a
Despertar los Sentidos Arte Elkartea (dantza)

Aurten, berrikuntza bezala, “Despertar los Sentidos” Arte Elkartea aurkezten dugu. “Barreras” deritzon dantza-saioa eskainiko dute. Elkarte hori 2001. urtean sortu zen ezintasun fisiko, psikiko edo zentzume¬nezkoren bat jasaten duten pertsonen bizi-kalitatea hobatzeko asmoarekin. Despertar los Sentidos-ek mundu berria irekitzen du dantzaren gorputz-espresioaren bitartez, ekimen artistikoak berdintasunean egin ahal izateko, ongizate pertsonala eta gizarteratzea helburu izanik.
Saioaren amaieran Jon Anduezak zuzenduriko “Simplemente” izenburuko dokumentalaren emanaldia eskainiko da. Dokumentalaren protagonista Despertar los Sentidos Arte Elkartearen zenbait kide dira, eta ez dago ez gidoirik ez gai zehatzik: inprobisazioa eta espontaneitatea dira filmaren gauzarik erakargarrienak. Agerian jarri nahi da dantzaren eta artearen gaitasuna pertsonen ongizatean eta benetako gizarteratzean.