Aurreko Albisteak

Ana Otaduik Kinshasako Parlamentuko ordezkaritzea jaso dau Gernikako Batzarretxean

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, eta Eusko Legbiltzarreko presidenteak, Kinshasako Parlamentuko ordezkaritzea jaso dabe gaur eguerdian Gernikan. Ordezkaritzea Euskadiko erakunde eta eskumen egiturea ezagutzeko dago gure artean. Ondo etorria emoteko berba batzuk eskini ostean, presidentea eurakaz aritu da Bizkaiko Batzarretako egoitzara egindako bisita gidauan. Beirateriaren aretoa eta osoko bilkurak egiten diran aretoa ezagutu ostean, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuko ordezkariek argazkia atara dabe Gernikako arbolaren ondoan, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu aurretik.

Kinshasako Probintziako Batzarreko Parlamentuko ordezkaritzearen burua Nsingi Mbemba Roger presidentea izan da, eta beragaz batera Mbengama Lonzoliso Francis presidenteordea eta beste diputadu batzuk etorri dira. Parlamentuak 9,7 milioi pertsona baino gehiagoko biztanleria ordezkatzen dau.

Kongoko ordezkaritzea, Euskadiren eskumen legegileak eta eguneroko jardunean indarrean jarteko modua zuzenean ezagutzeko dago Euskadin egun honeetan. Atzo Eusko Legebiltzarretik eta gaur goizean Bizkaiko Batzarretatik igaro ostean, gaur arratsaldean Donostiako Udaletxera joango dira, eta bertan, 2016ko Europako Kultur uriburuko alkateak, Eneko Goiak, egingo deutse harrerea.