Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusien Erakunde Adierazpena

Gernika

Sestaoko Acería Compacta de Bizkaia (ACB) Arcelor Mittal taldearen lantegia behin-behingoz itxi egingo dala iragarri izanaren aurrean, honako erakunde adierazpena egiten dabe Bizkaiko Batzar Nagusiek:

Bizkaiko Batzar Nagusiek alkartasun osoa adierazo gura deutsee Sestaoko Arcelor Mittal enpresako langileei eta haren enpresa laguntzaileetakoei, une zailak bizi ditue-eta. Era berean, eskatu egin gura deutsie lantegiko zuzendaritzari hasi daitela Enpresa Komiteagazko alkarrizketa prozesuan, horren helburua izanik enpresa ixteak ahalik eta eraginik txikiena izatea eta produkzinoa ahalik eta lasterren berreskuratzea, langileen lan-baldintzak bermatuta.

Bizkaiko Batzar Nagusiek azpimarratu egin gura dabe enpresako langileek orokorrean 2009. urtetik hona egin izan daben ahalegina; izan be, alkarrizketearen eta akordioaren bitartez, malgutasuna ahalbideratu eta urteotan sortu izan diran arazo guztiak gainditu ditue. Ildo berean, enpresa zuzendaritzari eskatu egiten jako langileen ordezkariak emongo diran pausoez informaturik izan daizala uneoro eta ezabatu daiala gaur egun milaka familiek eta Ezkerraldeko eskualde osoak bizi daben ziurbakotasuna.

Bizkaiko Batzar Nagusien aburuz, Euskadiko industria-proiektuak, eta batez be eremurik kaltetuenetakoak, sendotuko badira, ezinbestekoa da gizarte- eta erakunde-eragileek esku hartzea; hortaz, eskatu egiten deutsee Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eragile horreekaz koordinatu daitezala Sestaoko Arcelor Mittalen lantegiaren edo Euskadiko beste edozein enpresaren jardunari eustea lortzeko egin daitezan ekimenak.

Ildo horretatik, bada, Bizkaiko Batzar Nagusiek eskatu egiten deutsie Eusko Jaurlaritzari Europako Batasunaren aurrean bultzatu daizala produkzino zentro hori barriro zabaltzeko eta dumping-ari aurre egiteko balio daien neurriak hartzea, ekonomia batzuk lehia desleiala egiten dabelako. Era berean, energiaren prezioa merketzako neurriak hartzea bultzatzeko be eskatu daiala, prezio horren erruz industria proiektu asko eta milaka lanpostu arriskuan dagoz eta.

Gernikan 2016ko urtarrilaren 27an