Aurreko Albisteak

Genero berdintasuna eraikitzen

Prentsaurrekoa

Josu Bergara, Ana Madariaga eta Nekane Alonso biltzarraren aurkezpenean

Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta BBK-k alkarregaz batera antolatu dabe datorren otsailaren 10 eta 11n Euskalduna Jauregian izango dan Biltzarra. “Genero berdintasuna eraikitzen” izenburupean antolatutako biltzar barriztatzaile horretan genero bardintasunaren gaia ikuspuntu guztietatik azteru gura da, eta martxan lehenengoz jarriko dan formuleak herritarren partaidetza bultzatu gura dau. Genero ezbardintasunaren inguruan herritarren eritxia zein dan ezagutzea da Biltzarraren helburua. Era berean, hedabideetan, gizartean, enpresetan eta abarretan gai horren inguruko hausnarketea egin gura da eragileen artean, eta ondorioak atara, aurrera egiteko bideak zeintzuk izan leitekezan ikusteko. Azkenik, ataratako ondorioak eta ikusitako norabideak aurkeztea da helburua, gizarte bardintsuagoa lortzeko Bizkaian burutu beharreko politika publikoak zehaztu ahal izateko. Bizkitarrakazko hartuemon prozesu hori urtarril honetan zehar egingo da Facebook eta Twiter sareen bitartez, baita www.generoberdintasuna.com web-gunearen bitartez be, eta horreetan galdera bat luzatzen da: Genero bardintasunarekin lotutako zein gai lantzea nahi dozu? Azken emaitzak otsailean egingo dan biltzarrean emongo dira. Guztira 35 aditu ospetsuk urtarrilean zehar aitatutako gaiok aztertuko dabez otsailaren 10ean egingo dan World Café baten eta hurrengo egunean, otsailaren 11n, jende guztiarentzako irekitako “Genero berdintasuna eraikitzen” jardunaldia izango da, hitzaldiakaz eta ondorio eta norabideen aurkezpenakaz. Lan-mahaietan parte hartuko dabenen artean azpimarratu gura doguz Iñigo Lamarka Arartekoa, Mª Carmen Gallastegui, Iñigo Ozariz eta Mª José Fariñas, Madrileko Carlos III Unibersitatekoa. Hitzaldiak gai zehatzetan adituak diran profesionalek emongo dabez, esaterako Carlos Lomas-ek, bardintasunari buruz; UPV/EHUko Patxi Juaristik hedabideei buruz; Alakanteko Unibertitateko Mar Esquembrek gizarteari buruz; Eiken Ikusentzutezko Klusterraren lehendakaria eta kazetari dan Itziar Menak enpresaren munduari buruz; eta Innobasqueko Pablo Angulok ekonomiari buruz. Eurokaz batera Forges margolari ospetsua be egongo da.

Lotutako artxiboak: