Aurreko Albisteak

Osoko bilkuren urtea estreinauko da Gernikan, saio bikotxagaz

Gernika

Urtarrilaren 27a osoko bilkura bi egingo dira Gernikako Batzarretxean, bata bestearen ostean. 2016. urtea ohiko osoko bategaz hasiko da foru uribilduan (goizeko 09:00etan), eta horren ostean kontroleko saio bat etorriko da, Bizkaiko Foru Aldundiari zuzendutako hamaika gaigaz.

Ohiko saioa, Batzarretako Podemos Bizkaia taldeak aurkeztutako mozino bategaz hasiko da, Foru Aldundiak musturreko klima fenomenoetara egokitzeko plan integrala prestau daian.

Horren ostean, Bizkaiko ordezkariek arauz besteko hiru proposamen eztabaidatuko ditue. Barriro be Podemos Bizkaia izango da berbea hartuko dauena, Bizkaiko Batzar Nagusiei eskaria egiteko, Espainiako Gobernuari Ceuta eta Melillako hesiak kentzeko eskatzeko, holan pertsona migratzaileak hartu ahal izateko.

Arauz besteko proposamen baten bitartez, EH Bilduk eskaria egingo dau, Aldundiak eskaerea egin deion Eusko Jaurlaritzari, Bilboko aireportuaren ordutegi operatiboaren zabaltze posiblearen aurrean ingurumen eraginari buruzko azterlana egiteko. Gai horri jagokonez, EAJ-PNVk eta PSE-EEk euren ekimena defendiduko dabe, AENAri eskaria egiteko, zabaltzeak, horren eragina jasoko daben udalerrien adostasuna izan daian, beste gauza batzuen artean.


KONTROLEKO OSOKO BILKUREA

Aurreko osokoa amaitu ostean, Foru Gobernua kontroletako saioa hasiko da. Kontroleko saio horretan lau itaun eta ahozko zazpi erantzun-eske sartuko dira.

Bizkaiko Talde Popularrak (PP) itauna egingo deutso Unai Rementeria buru dan Aldundiari, AP-68 autopistan eta garraio publikoan izandako tarifen igoeraren inguruan. Popularrek, suteen arriskuari aurre egiteko Aldundiak dauen estrategiari buruz be itaunduko dabe.

Podemos Bizkaia taldeak, bere aldetik, pobrezia energetikoari aurre egin ahal izateko Aldundiak martxan jarriko dituan neurriei buruzko itauna egingo dau. Ganera, 2016ko aurrekontuen zirriborroari eta Gardentasunari buruzko Foru Arauaren proiektuaren aurrean herritarrek egindako alegazinoen inguruan Foru Aldundiak balantzea egitea be eskatuko dau.

Erantzun-eskeen arloan, PP taldeak, enpresak sortzeko laguntzinoei, Gabino Martínez de Arenaza Seed Capitaleko kontseilari moduan kendu izanari, eta AHT Bilbora heltzearen ondorioz Abandoko geltokiari buruzko erantzunak bilauko ditu.

Lotutako artxiboak:

Lotutako estekak: